Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2009-01-25 Leitza Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Julio Soto

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2009-01-25 Leitza Jaialdia
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Autores
Lizaso, Sebastian
Soto, Julio
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Nik jakin nahi izaten dut jendearen kezkak zein diren, eta orain zuen kezkak entzun nahi ditut, batik bat Julio gaztearen kezkak, gazte baten kezkak, eta Xebastian... Xebastianen kezkak.

Descripción

Melodia
Nere gogoa hegan dijoa
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2009-01-25 Leitza Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Julio Soto

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.Soto:
Bizitza aldi berean dugu
arina eta astuna.
Gaur egunean zeinen zaila den
bilatzea neskalaguna!
Prezioz ere gora joan da
etxearen erresuma.
Ez dakit oso garbi dagoen
gazteon etorkizuna.

S.Lizaso:
Helduok ere geure lekutik
behar kontuak atera
ilusioa galtzea beti
hori norbere kaltera.
Jangoikoari kezkak agertu
hau dut oraingo aukera:
bertsolaria izango al naizen
hemendik hogei urtera.

J.Soto:
Izango zara izango zara
ez uste bestelakorik.
Gaur egunean errepideak
daude kontrolez beterik
zuen garaian ez zen faltatzen
Cardhu eta JBrik
ta orain gazteak ez dugu edaten
juergan ura besterik.

S.Lizaso:
Urtearekin ez da izaten
sasoi betean hainbat sen
ta holakotan hanka-sartzeak
izaten dira errezen.
Azken boladan kezka bat daukat
ta ez dit uzten bizitzen:
plazetatikan neu sobratzean
ia ohartuko naizen.

J.Soto:
Pertsonak beti buruhaustea
izaten du hain gertuko
bertsozaleak ta entzuleak
guztiak horren lekuko.
"Jendea ohartu behar ote da
nik plazak utzi orduko?"
Zu lasai egon Julio joango da
ta ez da ezer pasatuko.

S.Lizaso:
Zuk egindako proposamena
ez zan neretzat kaltean
horrela balitz nik a zer poza
nedukakeen bat-batean!
Baina Jainkoai nik galdera bat
egin beharko kolpean:
Juliok ametsik beteko al du
ni bizi naizen artean?

J.Soto:
Treintaiseisetik aurrera horren
gaizki ibili zen ezkerra
zuen garaian nahiz ta Francisco
izan zenuten liderra
gaur egunean euskaldungoa
hain zitala hain okerra!
Guk gerra gabe pasa behar dugu
bigarreneko posgerra.

S.Lizaso:
Gazteak eta helduak ezin
izan kezka beran jabe
kontraesanakin ohartuko zan
hemen bajina bat jende.
Batzuk ez dira nunbait ohartzen
daudela besteren mende
bizi guztian gerran dabiltza
ta berak ohartu gabe!

J.Soto:
Zaharrak dauka irakasteko
ta gaztea ikasteak
nahiz eta sarri beldurtzen duen
horiek ene usteak.
Zu lasai egon ez ditugu-ta
izango buruhausteak
esku beretik joaten bagara
zaharrak eta gazteak.