Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2009-06-28 Dima [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Xabi Paya

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2009-06-28 Dima
Gai-emailea
Ziarrusta, Zefe
Bertsolaris / Autores
Alberdi, Uxue
Paya, Xabi
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Lagunekin kanpin batera joan zarete. Gaua da, eta Xabi konturatu zara Uxuek ez duela lo zakua ekarri.

Descripción

Melodia
Eguna pasa nekean eta
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2009-06-28 Dima [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Xabi Paya

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


X.Paya:
Lizarraraino etorri gara
koadrilarekin galako
eta ai ene geure Uxueri
hainbat gauza ahaztu jako!
Zu lasai egon neuk badaukadaz
esterila eta sako
eta argi izan: nirekin behintzat
ez dozu hotzik pasako. (bis)

U.Alberdi:
Ez, ez zurekin nik ez dut behar
halako leku zabala.
Aspalditikan igerria dut
Xabi hain guapoa dala
oso azkarra eta jatorra
bertsolari mundiala
ta igual Xabik usteko zuen
nahi gabe ahaztu dudala. (bis)

X.Paya:
Ni etorri naiz borondatean
lasai-lasai arrunt-arrunt
ta antza danez asmo onen bat
ere ekarri duzu zuk.
Bale ba! Pronto naukazu jada
pronto edo azalduta: zut.
Agian beharko ditugu ere
zaku txikiago batzuk. (bis)

U.Alberdi:
Beraz gu laister hasiko gara
orruka eta marruan
nire azala zure azalean
zure larrua larruan.
Gustora asko erori zara
Uxueren amarruan!
Tienda campaña montatu dezu
kanpin dendaren barruan. (bis)

X.Paya:
Dirudienez bat egiteko
gertu gaude ni eta zu
eta jadanik hasiko gara
zaku barruan jo ta su
baina eperik aipatu ez ta
beldurra sartu didazu
traturik ez daukagu Uxue
zurrunga egiten baduzu. (bis)

U.Alberdi:
Joe! Ai Xabi! Ez hori esan
orain nagola hain bero!
Cortapedosa zu izaterik
ez nuen asko espero!
Zurrunka txikiak gorabehera
ez zaitez jarri hain ero!
Igual zurrunka egingo det bai
larrutan egin ta gero. (bis)

X.Paya:
Bale! Orduan goza dezagun
goza dezagun a saco!
Horretarako ez ditugu nahi
esterila eta sako
baina amets egin dezadan nik
gero goxo eta bapo
gero zurrunga egingo duzu
kanpin denda hontatik kanpo. (bis)

U.Alberdi:
Beraz erabili eta bota
hain merkea ez naiz guapo!
Gaizki hasi zara eta jarraitzen
jarraituko dugu plako
lehen zuk in dezu eta orain nik
egin behar dizut planto:
gaurkoz harira doa ta Xabi
zoaz a tomar por saco!