Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2009-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Joxe Agirre

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2009-08-15 Zizurkil Jaialdia
Gai-emailea
Alkorta, Igotz
Bertsolaris / Autores
Agirre, Amaia
Agirre, Joxe
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Guk bakarren baten ametsa bete nahiko genuke gaur. Badakigu Amaiaren ametsa dela Joxeren magalean bertsotan egitea. Joxe, jar zaitez aulki horretan eserita, eta egin ezazue saiotxo bat.

Descripción

Melodia
Basatxoritxu mokoluzia
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2009-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Joxe Agirre

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A.Agirre:
Gabon Agirre gabon laguna
ohikoa ez dan antzera
zu azpian ta neska gainean
ene hau da abelera!
Gerriko minez beti kejati
aurrera eta atzera
hezurrak guztiz hautsi ezean
oaintxe mejorauko zera.

J.Agirre:
Itxura danez zu ote zera
mejoratzeko pentsua
hezurrak gaizki eduki arren
ondo dadukat zentzua.
Azpitik eta gainetikan ni
bietatik naiz zintzua
ta gainera orain egingo nuke
zerbizio berdintsua.

A.Agirre:
Zahartu da baina adarra jotzen
oraindik gizon kabala
ez det izan nahi neska gaiztoa
alua edo petrala
baina zurekin segi dezaket
abitu zeran bezala
sinistu nahi det azpiko hori
kartera bakarrik dala.

J.Agirre:
Kartera ipur gainean daukat
nahi badezu sinistia
emango dizut gazte maitea
uste ez zan albistia.
Pentsatze'al zendun magalian nik
zuri ondo ez eustia?
Ta belaun baten gainean zaude
sobrean daukat bestia.

A.Agirre:
Aizazu Joxe jarri nahi nauzu
orain bertsotan trantzeko
baina bizkarrik ez det eman nahi
badet nahiko errespeto.
Bada garaia eskuina utzi
ta ezkerrera pasatzeko
belaun parea ez baitet aski
zuri itzala egiteko.

J.Agirre:
Lehenago ere ume ederrak
zaindu izan ditut baina
gaurko honetan haundi xamarra
tokatu zait alajaina!
Ez zera baldar torpea eta
ez zera oso liraina
ipurdia ere eukiko dezu
leguna eta bikaina.

A.Agirre:
Gezurrik ez du kantatu eta
ez det beztuko kopeta
baina ni Joxe hain nago lirain
nere kiloez beteta.
Zure hezurrak bihar goizean
zenbat min ta zenbat buelta
baserritarrei atze zabalak
gustatzen zaizkie-eta.

J.Agirre:
Ganaduetan atze zabalak
beti izaten du afana
zuk badakizu jenero hori
neri gustatzen zaidana.
Biyar hezurrak gogorrak beraz
hori didazu esana
hortik aurrera daukatana da
asko gogortzen ez dana.