Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2009-06-06 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua, Xabi Paya

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2009-06-06 Donostia Jaialdia
Gai-emailea
Eizagirre, Estitxu
Bertsolaris / Autores
Murua, Iñaki
Paya, Xabi
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Paya, zu, bidaia agentzia bateko nagusia zara. Murua bezeroa sartu da oraintxe zure agentzian. Murua da azkenaldian asko ugaritu den bezero mota horietako bat: beste urtetan adina bidaiatu nahi du, ahal den urrutiena, baina merke, ahalik eta merkeen.

Descripción

Melodia
Zeru altuan zegoen Jaunak
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2009-06-06 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua, Xabi Paya

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


X.Paya:
Egun on zuri! Hau da gizona
hau itxura dotorea!
Oporraldia heldu ta sortu
zaio honi umorea.
Zuretzat badut Brasilerako
biaje merke bat gordea
joana ziurra eskeintzen dizut
etorria ez ordea.

I.Murua:
Irakasle naiz urte erdia
gutxienean daukat jai
ta horregatik Brasila edo
berdin zat joan noranahi.
Emaztea ta haurrak nerekin
beste pare bat lagun-gai.
Denak debalde. A ta ahaztu gabe
amaiarreba ere bai!

X.Paya:
Futbol talde bat sartu didazu
hegazkinean kolpera
maleta eta kontu hoiekin
ziur joango dela topera.
Brasilekoa ez zaizu bada
zuri gustatu sobera
ta ez al duzu nahi Mejikora joan
txerri-txuletak jatera?

I.Murua:
Txerri-txuletan ordez arkuma
kasi nahiago jatea
ta Mejiko ez Guantanamora
horixe det aldartea.
Billeteak berak eman dizkigu
berak zabaldu atea.
Bakar-bakarrik falta zaizu orain
zeu piloto juatea!

X.Paya:
Ni pilototzat hartu ezkero
urrun daukagu Donosti!
Hobe zenuke lasai joatea
familiarekin noski.
Baina itxurari erreparatuz
ile urdindu baina ez gaizki
Benidorrera joan zaitezke
deskontutxo eta guzti.

I.Murua:
Hara're igual joango naiz bada
pasatzen badet kontrola
futbol taldea sartu dugu ta
sartuko dizugu gola.
Lehenengo hara ta ia suertean
aurkitzen degun tonbola
zuk ez dakizu amaiarreba
oain Benidorren dagola.