Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2010-04-11 Zegama [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
Bertsoa entzun |
2010-04-11 Zegama [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Egaña:
Erle horrek hartu du
bere gozatua
eztena ai kariño!
zuri luzatua
neregandikan neukan
errex uxatua
ez zun bukatu nahiko
alkoholizatua. (bis)
U. Iturriaga:
Ba nirekin aritu
da behintzat gogotik
orain ez zaidazu heldu
hain gogor lepotik
ta ez eztena jarri
ondotik albotik
ze beste erleren bat
badabil ba hortik. (bis)
A. Egaña:
Nik lehendik neukan maila
ezin det mantendu
hainbeste lubrikante
hainbeste ukendu!
Erlea ordezko det
nahi det nabarmendu
nik ezin dedan hori
berak egiten du. (bis)
U. Iturriaga:
Beraz erle hori da
ai zure laguna
nor ta ni izorratzeko
bidali duzuna.
Nahiz ta zaztadak eman
zeukan maitasuna
eta gainera ez zan
zu bezain astuna. (bis)
A. Egaña:
Gainera eskertzen det
bere eginahala
zerbitu egin zaitu
nola edo hala
erlea portatu da
behar zen bezala
nik beti esan dizut
lore bat zerala. (bis)
U. Iturriaga:
Ta orain horren goxo
halako berbakin
hori entzun ta nire
odolak irakin
ni lore bat nintzela
banekien jakin
eta haundi hazi naiz
zure ximaurrakin. (bis)
A. Egaña:
Ez izan horren asto
ez izan hain kirten!
Zu bero omen zaude
ba ni irakiten
formula lehengoa da
sartu eta irten
saiatuko al gera
eztia egiten? (bis)
U. Iturriaga:
Begira nik ez dizut
ez desio txarrik
baina aspaldi naukazu
gogaitu xamarrik.
Bi eztia egiten
gabiltza alperrik
kapaza zara eta
egizu bakarrik! (bis)