Bertsos - View details   To know more about this section

2010-04-11 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2010-04-11 Zegama Jaialdia
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Iturriaga, Unai
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Bikotea zarete. Logelan zaudete biok, eta sumatu duzue erle bat dabilela bueltaka. Ez diozue kasu handirik egin, baina esnatu zaretenean, Unai ziztadaz beterik dago, eta Andonik ez du bat bera ere.

Description

Melody
Dama gazte xarmant bat
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2010-04-11 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Egaña:

Erle horrek hartu du
bere gozatua
eztena ai kariño!
zuri luzatua
neregandikan neukan
errex uxatua
ez zun bukatu nahiko
alkoholizatua. (bis)


U. Iturriaga:

Ba nirekin aritu
da behintzat gogotik
orain ez zaidazu heldu
hain gogor lepotik
ta ez eztena jarri
ondotik albotik
ze beste erleren bat
badabil ba hortik. (bis)


A. Egaña:

Nik lehendik neukan maila
ezin det mantendu
hainbeste lubrikante
hainbeste ukendu!
Erlea ordezko det
nahi det nabarmendu
nik ezin dedan hori
berak egiten du. (bis)


U. Iturriaga:

Beraz erle hori da
ai zure laguna
nor ta ni izorratzeko
bidali duzuna.
Nahiz ta zaztadak eman
zeukan maitasuna
eta gainera ez zan
zu bezain astuna. (bis)


A. Egaña:

Gainera eskertzen det
bere eginahala
zerbitu egin zaitu
nola edo hala
erlea portatu da
behar zen bezala
nik beti esan dizut
lore bat zerala. (bis)


U. Iturriaga:

Ta orain horren goxo
halako berbakin
hori entzun ta nire
odolak irakin
ni lore bat nintzela
banekien jakin
eta haundi hazi naiz
zure ximaurrakin. (bis)


A. Egaña:

Ez izan horren asto
ez izan hain kirten!
Zu bero omen zaude
ba ni irakiten
formula lehengoa da
sartu eta irten
saiatuko al gera
eztia egiten? (bis)


U. Iturriaga:

Begira nik ez dizut
ez desio txarrik
baina aspaldi naukazu
gogaitu xamarrik.
Bi eztia egiten
gabiltza alperrik
kapaza zara eta
egizu bakarrik! (bis)