Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2010-04-17 Mendexa Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jone Uria Albizuri

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2010-04-17 Mendexa Jaialdia
Gai-emailea
Txakartegi, Asier
Bertsolaris / Autores
Colina, Sustrai
Uria Albizuri, Jone
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Andre-gizonak zarete. Zuen semea ez da itzuli etxera, eskolatik irten eta gero. Gau guztia lo egin barik pasatu duzue. Arratsaldean aurkitu dute, borda batean gaua pasatuta. Umea ondo dago, baina gaua heldu da, ohean sartu zarete, baina ezin duzue lorik egin.

Descripción

Melodia
Elizan sartu ziradenian A
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2010-04-17 Mendexa Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jone Uria Albizuri

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Colina:

Hamaikak jota ohera sartu
eguneroko bezela
hurrengo goiza nahi ordurako
iristen zaigu bestela.
Laztana ezin dut begirik bildu
malkoz eta mela-mela
seguru nago alde egin badu
nere kulpa izan dela.


J. Uria:

Alde egin zuen ta ibili zen
beste etxeetan bitarte
zorionean ez zuen jaso
hark ez min eta ez kalte.
Zure errua dela eta ez dela
esaten zabiltz jo ta ke
zure burua ez jo erruduntzat
berak ezer esan arte.


S. Colina:

Barka laztana baina ez daukat
zertan utzi ardurarik
Neure errua izan da dena
hortan ez daukat dudarik.
Agian zerbait esango digu
sinisten duzu jadanik
ze pasako da ez baldin badu
esateko konfiantzarik?


J. Uria:

Orain artean sentitu gara
gure neurrian errudun
gaua pasatu zuen bakarrik
hotz, triste ta horren ilun.
Konfiantzarik ez ote duen
galdezka zabiltza lagun
baina ez dakit guk galdetzeko
konfiantzarik daukagun.


S. Colina:

Neronek behintzat ez dut izango
hori eskatzeko gibela!
Zuk badakizu harremanean
betitik motza naizela.
Bere gelara noa korrika
ia tximista bezela
konprobatu nahi bainuke bertan
lotan goxo ari dela.


J. Uria:

Bai joan zaitez ta arakatu
goitik beheraino logela
gure semea galtzeko dugu
eta arrisku itzela.
Ekar ezazu gure ohera
ta jar gaitezen horrela
txikitan lo egin ezin zuenean
egiten genuen bezela.