Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2010-08-24 Amezketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze, Julio Soto
Bertsoa entzun |
2010-08-24 Amezketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze, Julio Soto
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
S. Lizaso:
Hoita lau orduz kuttunena zein
sortu liteke ezbaia
gauari beti hartzen diot nik
une kuttunan usaia
alde batera utziz goizean
ohean gelditu nahia
ia unerik politena da
gosaritako garaia. (bis)
A. Egaña
Gosaritako garaia digu
Xebastianek berezi-ta
neretzat ere halaxe dala
nago pentsatzen hasita:
kafesne on bat, ogi berria
etxepean erosita
egunkaria, lehen zigarroa
ta komunera bisita. (bis)
A. Mendiluze:
Gu berriz jeiki eta korrika
egunez martxa jarraia
arnasa biz behin hartzen degula
ez da karrera lasaia!
Hasiera ez bereziena
da egunaren amaia
argia itzali ta beste denek
lo hartzen duten garaia. (bis)
A. Arzallus:
Batzuk gogoa kumunean ta
beste batzuk otorduan
loak ametsa izaten du ta
Ametsek loa goguan
nere unerik kuttunenean
nago aingeru moduan
neure izenak eta izanak
bat egiten dun orduan. (bis)
J. Soto:
Egunez tarte berezi bat dut
uzte ez dudana sekulan
komunean sartu atea itxi
jarri grifoaren mugan
hamar minutu behar izaten dut
jardun ezkero itxuran.
Oain zuen lana da asmatzea
ordun zer egiten dudan. (bis)