Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2010-08-24 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze, Julio Soto

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2010-08-24 Amezketa Jaialdia
Gai-emailea
Gorostidi, Bixente
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Amets
Egaña, Andoni
Lizaso, Sebastian
Mendiluze, Aitor
Soto, Julio
Lana
Bosnaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Egun batek une asko izaten ditu, eta egunean zehar denok izaten ditugu une kutunak, beste ezerengatik aldatuko ez genituzkeenak. Zuek egunean zeharreko zein unerekin geratzen zarete? Zuentzat zein da eguneko unerik kutunena?

Deskribapena

Doinua
Haize hegoak hurbiltzen ditu
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2010-08-24 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze, Julio Soto

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Lizaso:

Hoita lau orduz kuttunena zein
sortu liteke ezbaia
gauari beti hartzen diot nik
une kuttunan usaia
alde batera utziz goizean
ohean gelditu nahia
ia unerik politena da
gosaritako garaia. (bis)


A. Egaña

Gosaritako garaia digu
Xebastianek berezi-ta
neretzat ere halaxe dala
nago pentsatzen hasita:
kafesne on bat, ogi berria
etxepean erosita
egunkaria, lehen zigarroa
ta komunera bisita. (bis)


A. Mendiluze:

Gu berriz jeiki eta korrika
egunez martxa jarraia
arnasa biz behin hartzen degula
ez da karrera lasaia!
Hasiera ez bereziena
da egunaren amaia
argia itzali ta beste denek
lo hartzen duten garaia. (bis)


A. Arzallus:

Batzuk gogoa kumunean ta
beste batzuk otorduan
loak ametsa izaten du ta
Ametsek loa goguan
nere unerik kuttunenean
nago aingeru moduan
neure izenak eta izanak
bat egiten dun orduan. (bis)


J. Soto:

Egunez tarte berezi bat dut
uzte ez dudana sekulan
komunean sartu atea itxi
jarri grifoaren mugan
hamar minutu behar izaten dut
jardun ezkero itxuran.
Oain zuen lana da asmatzea
ordun zer egiten dudan. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra