Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2010-08-28 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Xabi Paya

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2010-08-28 Hondarribia Jaialdia
Gai-emailea
Aizpurua, Karlos
Bertsolaris / Autores
Mendiluze, Aitor
Paya, Xabi
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Orain dela hamar urte ezagutu zenuten elkar, Hondarribiko jaietan, eta gaua goxo-goxo pasatu zenuten. Geroztik ez duzue elkarren berririk izan, harik eta kasualitatez, gaur, Hondarribiko jaietan, berriz topo egin arte. Elkar ikusi eta elkar ezagutu duzue.

Descripción

Melodia
Ilun ikarak azken argia
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2010-08-28 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Xabi Paya

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze:

Gaur hamar urte polita izan zen
badakit ta badakizu
berriz topatu ta urduri nago
hain berezia beti zu
baina ez gerala lehengo berdinak
begiek eurek abisu:
neri hamar urte pasa zaizkit ta
zuri geratu zaizkizu.


X. Paya:

Ze gazte ginen eta ze jator
elkarrentzat nobedade
zu horren mutil jatorra eta
ni inoiz izateko andre.
Orduan segi nahi nuen baina
zuk esan zenidan “Bale”
zintzilik utzi genuen hura
segitzeko prest al zaude?


A. Mendiluze:

Orduan gazte xamarrak ginen
bageneukan nahiko asti
baina pixka bat beldurtu nintzen
ibili behar baita azti.
Zintzilik utzi genuen hartaz
segi nahi zenuke noski
zintzilik utzi genuen hura...
zertaz zabiltza zehazki?


X. Paya:

Sujetadore bat ez zen izan
metafora alegia
gogoan daukat hondartza ondoan
ze-nolako komeria!
Nire lorea eman nahi nizun
nire opari handia
orain polita izan liteke
baina ez da lehen aldia.


A. Mendiluze:

Beraz pasa zen lehen aldia
lehenengo txoro aroa
baina oraindik mantentzen dezu
ordun piztu zen gogoa
ni ordea pixkat aldatu egin naiz
denbora aurrera doa:
helduago naiz, guapoagoa
ta exijenteagoa.


X. Paya:

Guapoagoa, helduagoa
ai ama! En fin Serafin!
Hara ze gauza bizi behar diren
gaur egungo gizonekin!
Hamar urtetan ondorio bat
aterako dizut fin-fin:
denbora asko pasatu duzu
zure bi amona hoiekin.


A. Mendiluze:

Guapoagoa ez banaiz zertan
zatoz orduan bertara?
Bueno ez nuke diskutitu nahi
ta erantzun gabe laga.
Arrazoi dezu gogoa dezu
ta goazen jolas hortara
sekula hanka sartu behar bada
festetan sartu behar da!


X. Paya:

Eta azkenean tokatu zaigu
bioi gerria mugitzea
ez da erreza lehengo garaiak
hoiek orain astintzea.
Exijentziak bajatu zaizkit
nahi baduzu azaltzea
hamar urtetan; orain dagokit
rebajetan ibiltzea.