Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2010-04-10 Muskildi Sariketa [Bertsoa] / Maiana Irigoien, Ane Labaka Mayoz

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Hernandorena Saria (5. 2010)
Actuación
2010-04-10 Muskildi Sariketa
Gai-emailea
Etxebarria, Joanes
Bertsolaris / Autores
Irigoien, Maiana
Labaka Mayoz, Ane
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Bi kazetari zarete. Zuk, Maiana, uste duzu beharrezkoa dela gertakariaren lekura joatea; Anek, berriz, bulegotik mugitu gabe egiten du lan.

Descripción

Melodia
Espainian behera
Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2010-04-10 Muskildi Sariketa [Bertsoa] / Maiana Irigoien, Ane Labaka Mayoz

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Irigoien:

Ane egun ditugu
biek bi iritzi
nirea emaiteko
eguna da iritsi:
ni hara joaiten naiz
hori ez da bitxi
bertakoena ere
nahi baitut bizi
zu zure xokoan egon
ta begiak itxi. (bis)


A. Labaka:

Kazetarion lana
deskribaezina
begiak ixte hori
ezin imajina
dena albiste txarra
ta gerra zikina
sentitu gabe bertan
sentitzen den mina
bulegotikan egin
leike lan berdina. (bis)


M. Irigoien:

Tokitara badua
betitik Maiana
joan den hilabetean
Haitira joana
han dena ikusi dut
ta ez dut errana
zuk ordinagailuan
bai berriak asma
bulegoan egoitea
ez da zure lana. (bis)


A. Labaka:

Haitikoa aipatu
dezu zuk horrela
badakizu ni horren
jakitun naizela:
hainbeste bihotz hautsi
hainbeste eskela
ikusi det han hilak
biltzen zituztela
ta sentitu naiz hantxe
banengo bezela. (bis)


M. Irigoien:

Bulegoan egonez
zuk denbora galtzen
zertarako ez zira
lekura joaiten?
Dena ikusten duzu
zuk untsa ikusten
bainan hau jakin zazu
Ane egun hemen:
hitzek sekula ez dute
egia erakusten. (bis)


A. Labaka:

Ba ni nere hitzekin
nago aldarte lasaiz.
Munduan zergatikan
dago hainbeste gaitz?
Dena delako gerra
tsunami ta ekaitz
hegazkin bat hartuta
ibilita garaiz
berri onak badaude
bertaratukonaiz. (bis)