Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2010-09-26 Irura [Bertsoa] / Aitor Sarriegi
Bertsoa entzun |
2010-09-26 Irura [Bertsoa] / Aitor Sarriegi
Nombre de la estrofa:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Zuhaitzak galdu hostoak eta
basoan zehar orbela.
Aspaldi esan ziguten zerbait
berria bazetorrela
ikusi dugu oraingoz zer den
esan ziguten bezela
jantzia erdi erantzirik da
edo osorik bestela
ta hala ere askok esaten dute
ezer berririk ez dela. (bis)
Ikusi dugu nola urteetan
zein ta zertan geran jardun
mundu aurrean adierazi nahi
genukeelako euskaldun
pauso bat eman eta aurrean
azaldu da zenbait lagun
udaberri bat iritsiko da
bere gau ta bere egun
baina negua gogor dator ta
egurra pila dezagun. (bis)
Horretarako pazientzia
eta itxaroteko gai
izan behar dugu nahiz ta egurra
jasotzerik inork ez nahi.
Baina atzean herri oso bat
dago aro berri baten zai
eta egunak pasako dira
guk gure lanean jarrai
uda berri bat iritsiko da
udaberria ere bai. (bis)