Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2010-09-26 Irura Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Sarriegi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2010-09-26 Irura Jaialdia
Gai-emailea
Mendiluze, Aitor
Bertsolariak / Egileak
Sarriegi, Aitor
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Udazkenean natura biluztu egiten omen da, bere barrua erakusten omen du, udaberrian soineko berria jantzi ahal izateko. Udazken honetan bada biluzten ari denik, udaberrian soineko berria janzteko.

Deskribapena

Doinua
Zure eskaerak egia esan
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2010-09-26 Irura Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Sarriegi

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Zuhaitzak galdu hostoak eta
basoan zehar orbela.
Aspaldi esan ziguten zerbait
berria bazetorrela
ikusi dugu oraingoz zer den
esan ziguten bezela
jantzia erdi erantzirik da
edo osorik bestela
ta hala ere askok esaten dute
ezer berririk ez dela. (bis)

Ikusi dugu nola urteetan
zein ta zertan geran jardun
mundu aurrean adierazi nahi
genukeelako euskaldun
pauso bat eman eta aurrean
azaldu da zenbait lagun
udaberri bat iritsiko da
bere gau ta bere egun
baina negua gogor dator ta
egurra pila dezagun. (bis)

Horretarako pazientzia
eta itxaroteko gai
izan behar dugu nahiz ta egurra
jasotzerik inork ez nahi.
Baina atzean herri oso bat
dago aro berri baten zai
eta egunak pasako dira
guk gure lanean jarrai
uda berri bat iritsiko da
udaberria ere bai. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra