Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2000-07-12 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
Bertsoa entzun |
2000-07-12 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Egaña:
Kaixo, egunon, hementxe nator,
azaldu zazu kartera;
gero neronek azalduko'izut
nola sartu ta atera.
Iturriaga:
Gaitz bat badaukat baina burutik
sortzen dena beharbada
eta lehenago konponduko da
ahotik hasten bazara.
Egaña:
Tramankulu bat polita daukat,
hau erostera ausartu;
burua ere garbi dezake
nahiz beheraxiotik sartu.
Iturriaga:
Maleta horrek neri gaurkoan
itxuraik ez dit ematen;
nun lortu duzu maleta hori,
Auschwitzeko dendan baten?
Egaña:
Auschwitzeko denda baten edo
igual degu hauts-biltzeko;
oraintxe dezu aukera aizu
labatibari heltzeko.
Iturriaga:
Egia da bai egin behar dut
nik osasunean gora,
baina lehenengo zeurekin egin
algodoiaren aproba.
Egaña:
Neronek probatzeko dio ta
horrenbestean akabo;
aspalditxoan probatu nun ta
arazorik gabe nago.
Iturriaga:
Uste al duzu, lagun, naizela
ni tipo horren tontoa?
Zer da hauts hori gatz lodia edo
edo bikarbonatoa?
Egaña:
Labatiba da gauza bitxia
ondo pentsatu ezkero,
beherapenak ekartzen ditu
baina erosi ta gero.
Iturriaga:
Beherapena ekartze'omen du,
beraz eingo dut aproba;
labatiba nik ez nuen behar,
badut lehendik labadora!
Egaña:
Baina atetik ez zaite joan
deus ere erosi gabe,
labatibarik nahi ez baduzu
badauzkat bibliak ere.
Iturriaga:
Ezetz laguna, segi dezagun
labatibarekin bueltan;
nun eingo dugu, etxe barruan
edo deskansilloan bertan?
Egaña:
Egia esan proba hobe da
ataian, hementxe, bota,
zure ateko felpudoak'e
"ongi etorri" dio-ta.
Iturriaga:
Zuk irakurri duzu gaurkoan
"ongi etorri" atean;
ongi etorri esaten du bai
korrika joan artean.
Egaña:
Itxi ezazu behingoz atea,
ipini zazu krixketa,
ta izan dezun pazientziatik
tori opari maleta.
Iturriaga:
Ez, azkenean proba egin nahi dut
eta barrura etorri;
sartu eidazu tututxoa ta
tartean biblia irakurri.