Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2000-07-12 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2000-07-12 Getxo Jaialdia
Gai-jartzailea
Goikoetxea, Josu
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Iturriaga, Unai
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Unai, zu, azkenaldian ez zara ondo sentitzen; barruan baduzu zerbait ez dizuna uzten lasai sentitzen, baina ez dakizu zer den. Halako batean, zure ateko txirrina jo dute eta hor agertu zaizu saltzaile bat, gaizki jantzita, zikin, betaurreko lodiekin eta maleta zahar batekin; zer saltzen duen?: labatiba magikoak. Ea zertarako den.

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2000-07-12 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga


Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egaña:
Kaixo, egunon, hementxe nator,
azaldu zazu kartera;
gero neronek azalduko'izut
nola sartu ta atera.

Iturriaga:
Gaitz bat badaukat baina burutik
sortzen dena beharbada
eta lehenago konponduko da
ahotik hasten bazara.

Egaña:
Tramankulu bat polita daukat,
hau erostera ausartu;
burua ere garbi dezake
nahiz beheraxiotik sartu.

Iturriaga:
Maleta horrek neri gaurkoan
itxuraik ez dit ematen;
nun lortu duzu maleta hori,
Auschwitzeko dendan baten?

Egaña:
Auschwitzeko denda baten edo
igual degu hauts-biltzeko;
oraintxe dezu aukera aizu
labatibari heltzeko.

Iturriaga:
Egia da bai egin behar dut
nik osasunean gora,
baina lehenengo zeurekin egin
algodoiaren aproba.

Egaña:
Neronek probatzeko dio ta
horrenbestean akabo;
aspalditxoan probatu nun ta
arazorik gabe nago.

Iturriaga:
Uste al duzu, lagun, naizela
ni tipo horren tontoa?
Zer da hauts hori gatz lodia edo
edo bikarbonatoa?

Egaña:
Labatiba da gauza bitxia
ondo pentsatu ezkero,
beherapenak ekartzen ditu
baina erosi ta gero.

Iturriaga:
Beherapena ekartze'omen du,
beraz eingo dut aproba;
labatiba nik ez nuen behar,
badut lehendik labadora!

Egaña:
Baina atetik ez zaite joan
deus ere erosi gabe,
labatibarik nahi ez baduzu
badauzkat bibliak ere.

Iturriaga:
Ezetz laguna, segi dezagun
labatibarekin bueltan;
nun eingo dugu, etxe barruan
edo deskansilloan bertan?

Egaña:
Egia esan proba hobe da
ataian, hementxe, bota,
zure ateko felpudoak'e
"ongi etorri" dio-ta.

Iturriaga:
Zuk irakurri duzu gaurkoan
"ongi etorri" atean;
ongi etorri esaten du bai
korrika joan artean.

Egaña:
Itxi ezazu behingoz atea,
ipini zazu krixketa,
ta izan dezun pazientziatik
tori opari maleta.

Iturriaga:
Ez, azkenean proba egin nahi dut
eta barrura etorri;
sartu eidazu tututxoa ta
tartean biblia irakurri.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra