Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2000-05-07 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jon Martin

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2000-05-07 Oiartzun Jaialdia
Conductor/a
Martiarena, Exteban
Bertsolaris / Autores
Agirre, Joxe
Martin, Jon
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Gaur, egun handia da zuen familian: aitona Joxe bertsolariak ehun urte bete ditu. Familiak bazkari bat egin du, eta beste oparien artean iloba Jonek berea ekarri dio: bertsotan hasi zaio.

Descripción

Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2000-05-07 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jon Martin

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Martin:
Bere masail aldean
duen haragia,
mugimendu polita
eta nabaria;
nere aitona degu
gaur bertsolaria,
izaeraz bezela
itxuraz handia;
bertsoz eman nahi dizut
nere oparia.

J. Agirre:
Matrailako leun hura
aspaldi det juna,
egun urtean hemen
dena laztasuna;
baina eskertu beharra
daukat osasuna
ta bi ilobagandik
dan etorkizuna;
erregaloik onena
zuk ein didazuna.

Martin:
Aitonari iritsi
zaio gaur eguna
eta nik bota diot
hain bertso biguna;
azala latz xamarra,
ahotsa leuna
ta bertsoarekiko
dudan maitasuna;
asko eskertzen dizut
eman didazuna.

J. Agirre:
Ezin dizut hitz egin
nahi bezelain ondo,
gizon buru argia
ni ez naiz egundo;
gaztea ikusten zaitut
indartsu ta sendo,
gaizki zabiltzanikan
nik ez dut esango;
pena det: luzaroan
ez dizut entzungo.

Martin:
Oparitu zenidan
zuk bertsolaritza
ta orain haren alde
darabilkit hitza;
jakin, gure jarduna
ez zaidala hitsa;
pozez beteko nuke
neronen bizitza,
zu zeran gizonaren
erdia banintza.

J. Agirre:
Orain hasi beharra
dezu bizitza-ta,
ez bildurtu, zu orain
ondo zabiltza-ta;
nik laiste utzi behar det
munduko martxa-ta,
baina badaukat zugan
gaur poz bat galanta:
ni juango naizela
ordezkoa lagata.