Bertsos - View details To know more about this section
2000-05-07 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jon Martin
Bertsoa entzun |
2000-05-07 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jon Martin
Stanza name:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Martin:
Bere masail aldean
duen haragia,
mugimendu polita
eta nabaria;
nere aitona degu
gaur bertsolaria,
izaeraz bezela
itxuraz handia;
bertsoz eman nahi dizut
nere oparia.
J. Agirre:
Matrailako leun hura
aspaldi det juna,
egun urtean hemen
dena laztasuna;
baina eskertu beharra
daukat osasuna
ta bi ilobagandik
dan etorkizuna;
erregaloik onena
zuk ein didazuna.
Martin:
Aitonari iritsi
zaio gaur eguna
eta nik bota diot
hain bertso biguna;
azala latz xamarra,
ahotsa leuna
ta bertsoarekiko
dudan maitasuna;
asko eskertzen dizut
eman didazuna.
J. Agirre:
Ezin dizut hitz egin
nahi bezelain ondo,
gizon buru argia
ni ez naiz egundo;
gaztea ikusten zaitut
indartsu ta sendo,
gaizki zabiltzanikan
nik ez dut esango;
pena det: luzaroan
ez dizut entzungo.
Martin:
Oparitu zenidan
zuk bertsolaritza
ta orain haren alde
darabilkit hitza;
jakin, gure jarduna
ez zaidala hitsa;
pozez beteko nuke
neronen bizitza,
zu zeran gizonaren
erdia banintza.
J. Agirre:
Orain hasi beharra
dezu bizitza-ta,
ez bildurtu, zu orain
ondo zabiltza-ta;
nik laiste utzi behar det
munduko martxa-ta,
baina badaukat zugan
gaur poz bat galanta:
ni juango naizela
ordezkoa lagata.