Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2000-03-18 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2000-03-18 Getxo Jaialdia
Conductor/a
Maia, Jon
Bertsolaris / Autores
Colina, Sustrai
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Aldizkari batean irakurri berri dut pasa den mendeko diskurtso onena Martin Luther King-ena izan dela, arraza beltzaren aurkako erasoen aurrean lider izan zenarena hain zuzen. Honela hasten omen zen: "Bart amets egin dut". Zuk, Sustrai, zer segida emango zenioke hasiera horri?

Descripción

Melodia
Espainian behera
Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2000-03-18 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Sufrimentua dago
nere aburuan
eta beltzak ez gaude
toki seguruan.
Burutapen ugari
nahiz izan buruan,
faltsukeria baizik
ez da inguruan,
beltzak nagusitzeko
zurien munduan. (bis)

Atzo ametsa zena
gaur nahi nuke gurtu,
atzo ametsa zena
ezin da zapuztu.
Zuriak diren hoiek
ditzagun egurtu;
anai beltzak elkartu,
kateak apurtu,
ametsa amesgaizto
ez dadin bihurtu! (bis)

Sentitzen dudan hura
ezin disimula,
barnean dudan poza
ezin da kalkula.
Kanpotikan nahiz egin
ohi diguten burla,
lehenago nik ez nuen
pentsatu sekula,
zurikeriak beltzak
ikusi zitula. (bis)