Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2000-02-26 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Jexux Mari Irazu Muñoa

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2000-02-26 Gasteiz Jaialdia
Conductor/a
Maia, Jon
Bertsolaris / Autores
Amuriza, Xabier
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zuek, orain artean, Internet bidez garatu dituzue zuen arteko harremanak. Azken bi urteotan, elkar ezagutzetik elkar maitatzera heldu zarete. Gaur duzue lehenengo aldiz elkar ikusteko zita eta orain arte, hala nahi zenutelako, ez duzue ezer jakin zuen adinari eta sexuari buruz. Lehen ezkontzekoak zineten; orain ez dakit.

Descripción

Melodia
Bertsuak jarri dizkat
Nombre de la estrofa
Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2000-02-26 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Jexux Mari Irazu Muñoa

Nombre de la estrofa:  Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Irazu:
Zibermaitasunean
horrenbeste promes!
Elkarrenganatuta
ikusia berez,
larrosa ez zera baino
arantza ere ez. (bis)
Amuriza:
Arantza ez naizela,
a ze erreminta!
Aurkitu zaitut tekla
baten ibilita;
arantza ez zera baina
larrosa polita. (bis)
Irazu:
Itxaropena dago
bai zure hitzetan,
eta itxaropena
gure bihotzetan;
xagua izan nahi det
zure bixarretan. (bis)
Amuriza:
Zatoz bizar hontara
xagu mutikoa;
izan leike polita
gu bion jokoa,
muturra ez baduzu
zibernetikoa. (bis)
Irazu:
Ziber kontu hoietan
txikitatik maixu,
horregatik zugana
hurbildua nauzu;
PC edo Makintox
ze kristo zera zu? (bis)
Amuriza:
Nire herrian badago
holako hainbat denda,
onubilazio bat
teklatik irten da;
zein da zure sexua,
ez zaizu igartzen-da? (bis)
Irazu:
Galdera latza dezu
kolpe baterako,
baina zeurearekin
ez zera aterako;
ez jakinda berdin da
zuk dezunerako! (bis)
Amuriza:
Irternetean dago
teknika suabea,
hau izango da agian
biharko bidea,
jolasa egin daigun
sexurik gabea. (bis)
Irazu:
Baina itxaropena
baneukan barruan,
zugana hurbilduta
ni deskalabruan,
probatu genezake
pantaila barruan. (bis)
Amuriza:
Pantaila horretara
berriro banoa;
nahiz ta bihotza izan
oraindik sanoa,
ez dut interpretatzen
zure ikonoa. (bis)
Irazu:
Irterpretatzea're
ez zaizu komeni,
orduan ez daukazu
horrenbeste premi;
australianoarekin
ezkonduko naiz ni. (bis)
Amuriza:
Australian badago
eguzki epela;
uste nuen ni honek
maite ninduela;
orain ulertzen dut zu
birusa zarela. (bis)
Irazu:
Baina ez nintzan zure
barrurako jaio;
alper-alperrik zertan
horrenbeste saio?
Torizazu muxu bat,
intro eta aio! (bis)
Amuriza:
Hemen amaitzen dugu
gaurko erresaka,
erdian jarriko du
norbaitek ezpata,
ta nik jarraituko dut
intro eta saka. (bis)