Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2000-01-01 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa
Bertsoa entzun |
2000-01-01 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Irazu:
Jarraitzailea omen zera zu,
hortan badezu indarra;
animo eman, animo eman,
hoi dezu eslogan bakarra.
Azpeiti aldeko esperientziak
sortu dizu ezbeharra,
poto xixtrin bat egin nun baino
zer egin nun hain gauz txarra? (bis)
Egaña:
Nik zure alde ipini nitun
gogoa eta kartera,
baina egun onik ez zendun izan
gu biontzako kaltera.
Bihotzekoa sufritu nuen,
kontuak hortik atera,
azeleratu egin zitzaidan
zure mingainaz batera. (bis)
Irazu:
Honta ezkero sekretu dana
esan beharrean nago:
milioi erdi bat apustu egin,
ibili zinan oparo;
bezperatikan zure usteak
kolpetik bertan akabo,
nei zarauztarrek eman zidaten
hoi baino askoz gehiago. (bis)
Egaña:
Ai Jexux Mari, nere idolo,
holakorikan ez kanta,
beti izan zera mutil gazte bat
zintzoa eta xarmanta;
orain alperrik egingo dezu
mutil tongistaren planta,
zui zarauztarrek eman zizuten
muturreko bat galanta! (bis)
Irazu:
Muturrekuak hartu litezke
ibilian-ibilian,
Azpeiti aldian saiatu nintzan
oso modu formalian.
Muturrekuan ondorengua
oso modu apalian,
neri Añotan pasa zitzaidan
ta zuri ospitalian. (bis)
Egaña:
Bihotzekotik aspalditxoan
ibili naiz ihesian,
osasuna're mejoratu zait
medikuen babesian.
Nik jarraitzaile segi nahi nuke
aukera dedan guzian,
zure ondoan izango nauzu
Txapelketa Nagusian. (bis)