Bertsos - View details   To know more about this section

2000-01-01 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2000-01-01 Ordizia Jaialdia
Conductor
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Irazu bertsolaria izango da eta Andoni honen jarraitzaile sutsua. Azpeitiko finala ikustera joan zen, eta ez dakigu zergatik, baina ondoeza egin eta erietxera eraman zuten Andoni. Gaur, Irazu bisitara joan zaio.

Description

Melody
Kantore berri xarmant batzuek
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2000-01-01 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Irazu:
Jarraitzailea omen zera zu,
hortan badezu indarra;
animo eman, animo eman,
hoi dezu eslogan bakarra.
Azpeiti aldeko esperientziak
sortu dizu ezbeharra,
poto xixtrin bat egin nun baino
zer egin nun hain gauz txarra? (bis)

Egaña:
Nik zure alde ipini nitun
gogoa eta kartera,
baina egun onik ez zendun izan
gu biontzako kaltera.
Bihotzekoa sufritu nuen,
kontuak hortik atera,
azeleratu egin zitzaidan
zure mingainaz batera. (bis)

Irazu:
Honta ezkero sekretu dana
esan beharrean nago:
milioi erdi bat apustu egin,
ibili zinan oparo;
bezperatikan zure usteak
kolpetik bertan akabo,
nei zarauztarrek eman zidaten
hoi baino askoz gehiago. (bis)

Egaña:
Ai Jexux Mari, nere idolo,
holakorikan ez kanta,
beti izan zera mutil gazte bat
zintzoa eta xarmanta;
orain alperrik egingo dezu
mutil tongistaren planta,
zui zarauztarrek eman zizuten
muturreko bat galanta! (bis)

Irazu:
Muturrekuak hartu litezke
ibilian-ibilian,
Azpeiti aldian saiatu nintzan
oso modu formalian.
Muturrekuan ondorengua
oso modu apalian,
neri Añotan pasa zitzaidan
ta zuri ospitalian. (bis)

Egaña:
Bihotzekotik aspalditxoan
ibili naiz ihesian,
osasuna're mejoratu zait
medikuen babesian.
Nik jarraitzaile segi nahi nuke
aukera dedan guzian,
zure ondoan izango nauzu
Txapelketa Nagusian. (bis)