Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2000-11-04 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2000-11-04 Donostia Jaialdia
Conductor/a
Garzia, Joxerra
Bertsolaris / Autores
Amuriza, Xabier
Lizaso, Sebastian
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Xebastian, bolada honetan etsipenak jota dexentetan habil, eta hire etsipena leuntzeko asmotan pasiora ateratzen haiz mendira. Eta mendian entzuten duan bakarra duk udazkenean kantatzen duen txori bakarraren kantua, txantxangorriarena.

Descripción

Melodia
Haize hegoak hurbiltzen ditu
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2000-11-04 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Sebastian Lizaso

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Lizaso:
Halabeharrez azken boladan
ni goibel samar egona,
alaitasunik ba ote dagon
pasiatuz nator hona;
txoriak ere ez dauka orain
lehen zuen zoriona
kantu tristeak ez du alaitzen
lehendikan triste dagona. (bis)

Amuriza:
Ni ere inoiz aurkitu izan naiz
neure hegoak moztuta,
mendiak eta kaleak alde
haundiegirik ez du-ta,
baina igual bidaliko haut
gogo ilunak poztuta,
eseri eta aitzen badidak
mundu horretaz ahaztuta. (bis)

S. Lizaso:
Nahiago nuke baldin bazendu
horretarako lain kemen,
gutxieneko intentzioa
eskertzen dizut nabarmen;
begiak itxi, amets goxoak
nik egin nitzazke hemen,
baina egia gordinago da
gero esnatu ondoren. (bis)

Amuriza:
Hemen hainbeste pasaiari ta
bada nunbait ihesika,
ez naturala balitz bezela
entzunez gure musika.
Ai, Xebastian, ere izan da
gizon haundia hazita,
gizona ai zer errukarria
txori batek ikusita! (bis)

S. Lizaso:
Arrazoi dezu, erreparatu
naturak duen legea:
udazkenean gauza ilun ta
udaberrian berdea
eta txoriak itxaropena
ohi du geroko gordea,
udaberrian itxaropenik
nik ez dadukat ordea. (bis)

Amuriza:
Begira zazu mendi ta zuhaitz,
ez al dauzkazu eskura?
Begira zazu txantxagorrien
biluztasun ta freskura;
hara, Lizaso, hartu ta eraman
nazazu zeure kuartura,
neuk argituko dizkizut zure
negua eta tristura. (bis)

S. Lizaso:
Txantxangorria zure eskeintza
iritsi zat bihotzera,
zalantza batzuk izan ondoren
egin behar dut atzera;
eta ez zaitut nik eramango
sekula nere etxera,
ni neu ez nauzu alaituko ta
zu zeu tristetuko zera. (bis)

Amuriza:
Nola nezake gizon triste bat
atera bere kezkatik?
Nola lezake txantxagorriak
jan Lizasoren uztatik?
Elkarrentzako ezer dugunik
baliozkorik ez dakit,
honekin ia alperrik da-ta
banoa bere bistatik. (bis)