Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2000-12-16 Getxo [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2000-12-16 Getxo
Conductor/a
Goikoetxea, Josu
Bertsolaris / Autores
Egaña, Andoni
Iturriaga, Unai
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Unai, hogeita sei urte dituzu. Hogeita hamar urteren hatsa kokotean antzematen duzu. Zuk, Andoni, hogeita hemeretzi urte, ia kokoteko bat hartu duzu. Biok, atzo, mozkor latza harrapatu zenuten. Zer moduzko harremana da zuen adinekoen artean. Mozkortuta serio hitz egiten hasten gara, beraz, hasi sexuaz eta maitasunaz hitz egiten.

Descripción

Melodia
Haizea dator ifarraldetik
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2000-12-16 Getxo [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egaña:
Urtez bastante aurrera noa
ta ukatzea alperrik,
zenbait gauzatan intentziotan
ez diat galdu indarrik.
Lehen hiru trago egin ta gero
nekusan nexka ederrik
ta orain berriz ez det izaten
tragorik egin beharrik.

Iturriaga:
Nik hogeita sei urte bakarrik
ta ia badakit latinez,
orain artean mantendu arren
hainbeste itxura finez.
Sexua beti konpondu leike
zanbonbari eraginez,
baina gizona ondino ere
hil ein leike maiteminez.

Egaña:
Zanbonbarena hor daukagu bai
eta zer erremedio,
baina musika sortu liteke
beste lagun bat medio;
egia esan neure burua
ez dut maite, ez naiz fio...
zanbonbarikan ez zazu aipatu
ta Gabonetan gutxio!

Iturriaga:
Hori bizitza teoria bat zan,
ez dozu ondo ulertu,
nire gorputzai zelan deutsodan
adinagaz gaina hartu.
Galderatxo bat ein gura dautsut,
zuk erantzuna aurreratu:
zenbat alditan maitemindu ta
zuk zenbat bihotz apurtu?

Egaña:
Gazte garaian zoroa eta
txoroa nintzen ni klaro;
egun txar batez ezkondu nintzan
ta abenturak akabo;
zu oso kristau txepela zera
eta jabetuta nago:
zeure burua maitatzen dezu
hurkoa baino gehiago.

Iturriaga:
Narziso hutsa antza ni nintzen
zure ustez sortu mundura;
buru-hausteak etorri jataz
niri gerora ingurura;
ez dogu ezer konpondu eta
aidean ixten dot duda...
adinagatik ta errespetuz
zerbezak zeure kontura.

Egaña:
Kamarera hau ederra zagok,
hara hango señorita...
iruditzen zait oraintxe bertan
nagoela erorita;
zertan aztertu gerorakoen
edo ta geronen pinta?
Zerbezatxo bat edan dezagun
teoriari utzita.

Iturriaga:
Hainbeste gairi, hainbeste ordutan,
hainbeste zerbezaz ekin
ta azkenean amaitzen dogu
beti lez sexuarekin;
ikusten zaitut sasoi onean,
ez zagoz triste ta erkin;
zure moduan egon nahi neuke
zure edadearekin.