Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2000-01-22 Zegama [Bertsoa] / Joxe Agirre, Iñaki Murua

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2000-01-22 Zegama
Conductor/a
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Autores
Agirre, Joxe
Murua, Iñaki
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Senar-emazte jarriko ditugu; Joxe Agirre Joxe Agirre izango da eta Murua emaztea. Merkealdia aprobetxatuz Donostiara joan dira erosketak egitera. Arratsaldea pasatu dute eta gustukorik andreak ez dio ikusi probatu dituen arropa guztietan. Ez dakit nola etorri izango zareten etxera. Konta ezazue arratsaldeko ibilera.

Descripción

Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2000-01-22 Zegama [Bertsoa] / Joxe Agirre, Iñaki Murua

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Agirre:
Egun goguangarria
izan da gaurkoa,
kapretxosoa baidet
aldamenekoa;
erropa ezin bilatu
nunbait gustokoa,
eskerrak etxian neukan
repuestokoa!

Murua:
Gizona edertzea
zan nere amesa;
rebajak bizitzeko
gaur hartu det presa.
Txaketa bat probatu
ta hura're aldrebesa...
zu edertzen behinipehin
ez dago erreza!

J. Agirre:
Nahiz eta saiatu arren
ahalegin guztia,
zail izango da aitona
eder ikustia.
Baina xelebria da
nere emaztia:
neretzat rebajakua
betzat garestia!

Murua:
Orain ere zitala
honen arrazoia!
Bera jazteko gaur zan
andrean sasoia.
Txaketai ezin lotu
bigarren botoia,
betetxo daukazu ta
aurreko kajoia!

J. Agirre:
Andrea det petrala
kategorikua,
ta hitz egiten beti da
jakindurikua.
Txaketa izan balitz
gizonan neurrikua
aisa tapatuko zuen
nere gerrikua!

Murua:
Hau oin ere ari da
betiko antzera,
dena gelditzen zaio
aurrekoz atzera.
Mingaina isildu ta
eman nei kartera,
ta ipurterre hori
joan zaitez etxera!

J. Agirre:
Erantzutea ez da
zuretzat graziko
esaleak entzule
beau lehendabiziko.
Kartera eske ez zinen
benetan hasiko,
ematen badizut ez dut
berriz ikusiko.

Murua:
Lehenago hartu nuen
ustetan jatorra,
orain hitzetik behintzat
badabilki sobra.
Kartera eskatu ta
erantzuna horra?
kartera're daukazu
zeu bezain lehorra!