Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2000-01-22 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Iñaki Murua
Bertsoa entzun |
2000-01-22 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Iñaki Murua
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
J. Agirre:
Egun goguangarria
izan da gaurkoa,
kapretxosoa baidet
aldamenekoa;
erropa ezin bilatu
nunbait gustokoa,
eskerrak etxian neukan
repuestokoa!
Murua:
Gizona edertzea
zan nere amesa;
rebajak bizitzeko
gaur hartu det presa.
Txaketa bat probatu
ta hura're aldrebesa...
zu edertzen behinipehin
ez dago erreza!
J. Agirre:
Nahiz eta saiatu arren
ahalegin guztia,
zail izango da aitona
eder ikustia.
Baina xelebria da
nere emaztia:
neretzat rebajakua
betzat garestia!
Murua:
Orain ere zitala
honen arrazoia!
Bera jazteko gaur zan
andrean sasoia.
Txaketai ezin lotu
bigarren botoia,
betetxo daukazu ta
aurreko kajoia!
J. Agirre:
Andrea det petrala
kategorikua,
ta hitz egiten beti da
jakindurikua.
Txaketa izan balitz
gizonan neurrikua
aisa tapatuko zuen
nere gerrikua!
Murua:
Hau oin ere ari da
betiko antzera,
dena gelditzen zaio
aurrekoz atzera.
Mingaina isildu ta
eman nei kartera,
ta ipurterre hori
joan zaitez etxera!
J. Agirre:
Erantzutea ez da
zuretzat graziko
esaleak entzule
beau lehendabiziko.
Kartera eske ez zinen
benetan hasiko,
ematen badizut ez dut
berriz ikusiko.
Murua:
Lehenago hartu nuen
ustetan jatorra,
orain hitzetik behintzat
badabilki sobra.
Kartera eskatu ta
erantzuna horra?
kartera're daukazu
zeu bezain lehorra!
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra