Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2000-11-10 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Juan Inazio Begiristain, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2000-11-10 Ataun Jaialdia
Gai-emailea
Aizpurua, Jon
Bertsolaris / Autores
Begiristain, Juan Inazio
Peñagarikano, Anjel Mari
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zu, Begiristain, urtetan aurrera soltero dagoen baserritarra zara. Ez duzu denborarik andregaia bilatzeko eta ezkontza agentzia batera joan zara. Agentziak neska hau, Peña, aurkeztu dizu. Oraintxe ikusi duzue elkar lehenbiziko aldiz.

Descripción

Melodia
Zeru altuan zegoen Jaunak
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2000-11-10 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Juan Inazio Begiristain, Anjel Mari Peñagarikano

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Begiristain:
Baserri baten jaio nintzan ta
ia urtetan gorantza;
motilzaharrentzat jartzen ari da
nahiko bizimodu latza.
Neska igar bat hor azaldu zait,
baneukan esperantza,
erabat ez da eskaxa baina
sudurra du luxe antxa.

Peñagarikano:
Agentzia bidez ezagututa
hemen egin degu zita;
hau da sustoa hartu dedana
mutiko hau ikusita!
Ez ote dagon hau neretzako,
hala nago iritzita
lehenengo eunean azaldu behintzat
galtza garbiak jantzita!

Begiristain:
Jugoslabi'aldetik etorri da... *
zer gauza penagarriak!
Ta galdetzen dit ote ditudan
oandikan galtza garbiak;
hoiek baino zikinagoak
mendian dauzkat ardiak...
gajoa ikusi behar dituzu
orain istilu gorriak!

Peñagarikano:
Laguna izan nintekeen baina
bilakatu naiz etsaia,
ta honek berriz muxu gorria
edo aurpegi alaia;
bere eskuak sartu patrikan
ta dago lasai-lasaia...
barkatu baina ezin det jasan
zuk dezun simaur usaia!

Begiristain:
Hori nolatan esan didazu
Jainkuaren izenean!
Formalidade pixkat hartuta
goazen gora zuzenean;
hasi beharko dezu ardi jezten
eta maitasun lanean,
usai kontuak ahaztuko dira
txortan hasten geranean!

Peñagarikano:
Hau neregana gaur etorri da
zeinek daki zein lekutik!
Ta ohartu naiz edukazioik
honek ez duela tutik;
lehen ere garbi esan dizut nik,
borratu zaitut listatik;
Juan Inazio aldegin zazu
nere begien bistatik!