Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2001-07-16 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2001-07-16 Markina-Xemein Jaialdia
Gai-emailea
Ibarra, Iratxe
Bertsolaris / Autores
Amuriza, Xabier
Iturriaga, Unai
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zuek bixok ezker abertzaleko gizon ezagun bi zarie, gaur arte norabide bardinien eta alkarrekin ibili zarienak: Xabier, zu, Patxi Zabaleta, eta Unai, Arnaldo Otegi. Azkenaldiko ezberdintasun txiki batzuk direla-ta Xabierren edo Patxin taldiek, Aralarrek, erabaki dau Batasunatik urtetie. Guk komunikabideetan entzun doguzenak-eta badakiguz, baina jakin nahi geunke zeuen artien zer esaten dozuen.

Descripción

Melodia
Bertsuak jarri dizkat
Nombre de la estrofa
Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2001-07-16 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Unai Iturriaga

Nombre de la estrofa:  Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Amuriza:
Hara Arnaldo maite
betiko kidea:
aldatzea pentsatu
dot neure bidea,
sartzea zein urtetzea
ez al da librea? (bis)

Iturriaga:
Ez da guzurra Patxi
esan deustazuna,
baina Aralarko aldatza
ein jata astuna,
zu barik herren dago
gure Batasuna. (bis)

Amuriza:
Harrigarri niretzat
diplomazia hau,
Zuzendaritzak ia
eskomulgatu nau!
Hurrengoan Naparroan
zuenak egin dau! (bis)

Iturriaga:
Eskomulgauta ez zagoz
itxura santuan,
zure parte hartzea
guk gura genduan,
baina berba egizu
behar dan lekuan. (bis)

Amuriza:
Gura gendun baztarrak
ondo astintzea
ta nik erabagi dot
hortik urtetzea.
Harrigarriena da
zuk hor segitzea! (bis)

Iturriaga:
Zuretzat izan leike
harrigarri hura,
baztar astintzen hasi
ta hautsa harrotu da,
kanpo bideak itxi
ta zatoz barrura! (bis)

Amuriza:
Hori errez esaten da
"auzoa okerra".
Zu izango zara noski
bestien liderra,
neu be abertzalea naz
ta baita ezkerra. (bis)

Iturriaga:
Joan direnak zugaz
hamahiru-hamalau,
beste batzuk joan ziran
urte batzuk lehenau,
eta orduko ezkerra
orain lekutan dau! (bis)

Amuriza:
Aralarrek sortu dau
hainbeste algara,
neuk be min haundia daukat,
aitortzen dot hara;
hurrengo hauteskundeetan
konponduko gara. (bis)

Iturriaga:
Holan izango zala
banekien jakin,
beti dau konpontzea
Zabaletarekin.
Konponduko zarie
bai baina norekin? (bis)

Amuriza:
Norekin konpontzea
zuk ziplada bota,
zeu legez burutik ni
argitsu nago-ta,
Euskal Herriaren alde,
Espainian kontra. (bis)