Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2001-01-07 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jexux Mari Irazu Muñoa
Bertsoa entzun |
2001-01-07 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jexux Mari Irazu Muñoa
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Irazu:
Kotxea etorri ta
ondotikan ihes,
abiadurakin'e
hainbestekin trabes.
Pildorarekin berriz
ez nabil hain errez;
ez det ezer ekarri,
ekartzen utzi ez.
J. Agirre:
Kotxeak sortutzen du
hamaika nahigabe,
ez ibili ezkero
xuabe-xuabe!
Gaur ezin leike bizi
kotxerikan gabe
eta pildorik berriz
hartu ez ta hobe!
Irazu:
Pildorarekin kotxen...
nolako kontuak!
Umerik gabe nunbait
beharko tratuak.
Ekartzen utzi ez ta
zure antzekuak...
askoz gehio dira zuk
eramandakuak!
J.Agirre:
Pentsatzen jarrita're
hau da hau kasua!
Kotxea ez al da ba
gauza erosua?
Ta pildorak sarritan
du enbarazua.
Viagrak ere eman du
orain frakasua.
Irazu:
Orduan ikusten da
ibili zerana...
pildorarekin ere
hainbesteko drama!
Bada kotxe-pildora
elkartzen dirana:
kotxian sartu eta
"ai ama, ai ama!".
J. Agirre:
Nik ez dut orandikan
probatu Viagrik,
aitonak nola ez daukan
gauz horren biharrik.
Gizonak naturalian
probatu behar dik,
nahi baldin ba'uk hartu zak
bihar edo etzi hik!
Irazu:
Pildorana ez dezu
ondo entenditu:
etorri litekeena
eiten du gelditu.
Hobeto jardun leike,
Joxe konprenditu,
bestela ezin leike
natural aritu.
J. Agirre:
Beraz lehengo bertsua
nahiko aldrebes zan,
baina horregatikan
ez jarri lainezan.
Berriz erantzuteko
ez nago perezan:
ondo entenditu det
baina gaizki esan.