Bertsos - View details   To know more about this section

2001-01-07 Oiartzun [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jexux Mari Irazu Muñoa

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2001-01-07 Oiartzun
Conductor
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Agirre, Joxe
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Hara hemen lehengo mendeko bi inbento: Joxe Agirre kotxea, Irazu pildora. Zer ekarri duzue zuek onik eta zer txarrik?

Description

Melody
Haizeak bidali du
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2001-01-07 Oiartzun [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jexux Mari Irazu Muñoa

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Irazu:
Kotxea etorri ta
ondotikan ihes,
abiadurakin'e
hainbestekin trabes.
Pildorarekin berriz
ez nabil hain errez;
ez det ezer ekarri,
ekartzen utzi ez.

J. Agirre:
Kotxeak sortutzen du
hamaika nahigabe,
ez ibili ezkero
xuabe-xuabe!
Gaur ezin leike bizi
kotxerikan gabe
eta pildorik berriz
hartu ez ta hobe!

Irazu:
Pildorarekin kotxen...
nolako kontuak!
Umerik gabe nunbait
beharko tratuak.
Ekartzen utzi ez ta
zure antzekuak...
askoz gehio dira zuk
eramandakuak!

J.Agirre:
Pentsatzen jarrita're
hau da hau kasua!
Kotxea ez al da ba
gauza erosua?
Ta pildorak sarritan
du enbarazua.
Viagrak ere eman du
orain frakasua.

Irazu:
Orduan ikusten da
ibili zerana...
pildorarekin ere
hainbesteko drama!
Bada kotxe-pildora
elkartzen dirana:
kotxian sartu eta
"ai ama, ai ama!".

J. Agirre:
Nik ez dut orandikan
probatu Viagrik,
aitonak nola ez daukan
gauz horren biharrik.
Gizonak naturalian
probatu behar dik,
nahi baldin ba'uk hartu zak
bihar edo etzi hik!

Irazu:
Pildorana ez dezu
ondo entenditu:
etorri litekeena
eiten du gelditu.
Hobeto jardun leike,
Joxe konprenditu,
bestela ezin leike
natural aritu.

J. Agirre:
Beraz lehengo bertsua
nahiko aldrebes zan,
baina horregatikan
ez jarri lainezan.
Berriz erantzuteko
ez nago perezan:
ondo entenditu det
baina gaizki esan.