Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2001-06-02 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Igor Elortza

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2001-06-02 Elorrio Jaialdia
Conductor/a
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Autores
Colina, Sustrai
Elortza, Igor
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Igor Elortzak garai baten Unairen itzalean ibili behar izan zuen, harik eta gailurra hartu zuen arte, eta Sustrai Colinak ere badauka Ametsekin halakoxe arazotxo bat, eta hori nola egin ote zuen jakin nahiko luke. Nik uste sekretuak kontatuko dizkiola.

Descripción

Melodia
Uso xuria errazu A
Nombre de la estrofa
KOPLEN MULTZOA

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2001-06-02 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Igor Elortza

Nombre de la estrofa:  KOPLEN MULTZOA 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Colina:
Kezka bat dut barrenean
ta esango dut azkenean
orain zuzen-zuzenean:
itzala soilik ez dut ikusten,
nahiz fuerte jardun lanean.
Aizu, itzala joaten ote da
txapela heltzen denean? (bis)

I. Elortza:
Heldu txapelen leienda
ta itzala joaten da,
agur penaren leienda!
Baina badakit zu bertsoetan
zara behar ainako prenda,
ta lasai Sustrai, lana ondoen
itzalean egiten da. (bis)

Colina:
Galdua daukat patxara,
nigan sortu da ikara,
normala da beharbada.
Itzalean nik lan egiten dut
txinurri baten gisara.
Halare lanak ez du balio
gero luzitzen ez bada. (bis)

I. Elortza:
Gerta leike beharbada,
baina pentsa zazu, hara:
hartu duzu abiada.
Lehen esan dizut: lanik onena
eiten da itzaletara
eta lan horrek luzituko du
argia baldin bazara. (bis)

Colina:
Txapela nahiz den saria,
hori da gauza handia
ta lortzea miraria!
Oraindik ere nik ez dut jaso
bersotako oparia.
Nere ametsak ilunak dira
eta Amets da argia. (bis)

I. Elortza:
Izan liteke problema
horren moduko eskema,
beraz ahaztu zazu dena.
Zeure buruan konfidantza izan,
horixe duzu aurrena,
eta ez pentsa goitik ikusten
dena denik politena! (bis)

Colina:
Aurrea eta atzea,
irabazi ta galtzea...
ez da aisa azaltzea!
Unai ta Amets, Amets ta Unai
gu biontzako trantzea...
Onen-onena izango dugu
Eskoziara bialtzea!* (bis)

I. Elortza:
Pasa dira hainbat urte,
nik bildu mila birtute,
sarri portatu naiz putre.
Ta honek ere itxura baten
nahi luke mila azukre...
txapela utzi ta beharbada
gona jantzi behar luke. (bis)