Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2002-08-19 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2002-08-19 Bilbo Jaialdia
Gai-emailea
Bilbao, Joserra
Bertsolaris / Autores
Mendiluze, Aitor
Sarriegi, Aitor
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Aitor Mendiluze ez da betere jaizalea, eta beste Aitorrek, Sarriegik, itzelezko ahalegina egin behar izan du Mendiluze Bilbora ekartzeko Aste Nagusira. Gauzak hala gertatzen dira, eta Mendiluze famatua denez gero, hor daude biak, goizeko orduetan, euskal giroko txosnetan, Mendiluze neskaz inguratuta, eta Sarriegi bazter batean, kalimotxoa eskuetan duela.

Descripción

Melodia
Hango tiru ta ke ta lainuak
Nombre de la estrofa
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2002-08-19 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi

Nombre de la estrofa:  Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Sarriegi:
A ze nolako laguna dedan
ondoan degun gizona!
Juerga gustatzen ez zitzaiona
ta oraindik hemen dagona. (bis)

Mendiluze:
Etortzen kosta egin zait baina
zuk zer zenduen espero?
Aprobetxatu beharko det ba
etorri naizen ezkero? (bis)

Sarriegi:
Zuk neska franko inguruan ta
hainbeste kalimotxo nik...
Egia esan ez nekien hain
txaketeroa zinenik. (bis)

Mendiluze:
Ondo pasatzen ari naiz eta
hau al da zure eskerra?
Zer zen benetan nahi zenuena:
laguna ala txoferra? (bis)

Sarriegi:
Baina bentaja ere badaukat
desbentaja eta guzti:
ni majo busti naiz jadanik ta
zu oraindik ez zera busti. (bis)

Mendiluze:
Hor zaude beraz horrek bentaja
egiten dizun ustetan...
Busti gehiegi busti zera zu
saiatu zaite hizketan. (bis)

Sarriegi:
Bustitzen nahiko saiatu naiz bai
baina momentuan bertan
lagunik ez det ta ezin naiz hasi
katxiarekin hizketan. (bis)

Mendiluze:
Orduan utzi katxia bertan
ta denborarik ez galdu!
Horrekin ezin baldin badezu
ondokoren bati heldu. (bis)

Sarriegi:
Ta konpainia aldatu eta
joaten bazera etxera
maleteroan baldin bada´re
arren eraman etxera! (bis)

Mendiluze:
Dena ez dago galduta eta
animatu zaite, tira.
Horroko niki gorridun neska
zuri begira ari da. (bis)

Sarriegi:
Baino alperrik ari zerala
jakin behar du lagunak:
nik eztarritik botako ditut
fluidorik gehientsunak. (bis)

Mendiluze:
Igual zuk hartu behar zenuke
nik soberan nuen lotsa
alperrik baita lehen motza zena
beti izango da motza. (bis)

Sarriegi:
Azken batean Bilboko buelta
biontzako ez da kaltez:
zuk rekuerdo ona izango dezu
eta nik rekuerdorik ez. (bis)

Mendiluze:
Laguna naiz ta ona izango da
zure nahia betetzea.
Aizu portzierto oroitze'al zera
nun utzi degun kotxea? (bis)

Sarriegi:
Barkatu baina gaur zure tranpan
ez ote zera erori?
Nere izenaz ez naiz oroitzen
ta nola oroitu hori? (bis)

Mendiluze:
Hizketak utzi ta jende artera
galdegitera goazen gu
gaua nunbaiten pasa behar ta
galdetu beharko diegu. (bis)