Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2002-08-19 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi
Bertsoa entzun |
2002-08-19 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi
Neurria:
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Sarriegi:
A ze nolako laguna dedan
ondoan degun gizona!
Juerga gustatzen ez zitzaiona
ta oraindik hemen dagona. (bis)
Mendiluze:
Etortzen kosta egin zait baina
zuk zer zenduen espero?
Aprobetxatu beharko det ba
etorri naizen ezkero? (bis)
Sarriegi:
Zuk neska franko inguruan ta
hainbeste kalimotxo nik...
Egia esan ez nekien hain
txaketeroa zinenik. (bis)
Mendiluze:
Ondo pasatzen ari naiz eta
hau al da zure eskerra?
Zer zen benetan nahi zenuena:
laguna ala txoferra? (bis)
Sarriegi:
Baina bentaja ere badaukat
desbentaja eta guzti:
ni majo busti naiz jadanik ta
zu oraindik ez zera busti. (bis)
Mendiluze:
Hor zaude beraz horrek bentaja
egiten dizun ustetan...
Busti gehiegi busti zera zu
saiatu zaite hizketan. (bis)
Sarriegi:
Bustitzen nahiko saiatu naiz bai
baina momentuan bertan
lagunik ez det ta ezin naiz hasi
katxiarekin hizketan. (bis)
Mendiluze:
Orduan utzi katxia bertan
ta denborarik ez galdu!
Horrekin ezin baldin badezu
ondokoren bati heldu. (bis)
Sarriegi:
Ta konpainia aldatu eta
joaten bazera etxera
maleteroan baldin bada´re
arren eraman etxera! (bis)
Mendiluze:
Dena ez dago galduta eta
animatu zaite, tira.
Horroko niki gorridun neska
zuri begira ari da. (bis)
Sarriegi:
Baino alperrik ari zerala
jakin behar du lagunak:
nik eztarritik botako ditut
fluidorik gehientsunak. (bis)
Mendiluze:
Igual zuk hartu behar zenuke
nik soberan nuen lotsa
alperrik baita lehen motza zena
beti izango da motza. (bis)
Sarriegi:
Azken batean Bilboko buelta
biontzako ez da kaltez:
zuk rekuerdo ona izango dezu
eta nik rekuerdorik ez. (bis)
Mendiluze:
Laguna naiz ta ona izango da
zure nahia betetzea.
Aizu portzierto oroitze'al zera
nun utzi degun kotxea? (bis)
Sarriegi:
Barkatu baina gaur zure tranpan
ez ote zera erori?
Nere izenaz ez naiz oroitzen
ta nola oroitu hori? (bis)
Mendiluze:
Hizketak utzi ta jende artera
galdegitera goazen gu
gaua nunbaiten pasa behar ta
galdetu beharko diegu. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra