Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2002-05-04 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Millan Telleria

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2002-05-04 Abadiño Jaialdia
Gai-emailea
Ormaetxea Zenikazelaia, Unai
Bertsolaris / Autores
Amuriza, Xabier
Telleria, Millan
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Aspaldiko lagunak zarete, orain urtebete baino gutxiago jubilatu berriak gainera. Jubilatu osteko urteak ahalik ondoen pasatzeko plan ezberdinak egin dituzue: Amurizak orain artean bezala jarraitu nahi du, ez gehiago ez gutxiago; orain artekoak egiteaz konformatzen da. Telleriak, ordea, orain arte ase ezin izan dituen gurari guztiak asetzeko asmoa du.

Descripción

Melodia
Arratsalde on lehendabizitik
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2002-05-04 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Millan Telleria

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Amuriza:
Hamaika urte munduan zehar
pasatu dodaz neure gain:
abade izan eta ondoren
bertsolari legez bikain...
Sekula ez dot lan asko egin
hargatik nago gaur lirain.
Lehen hain ederto bizi banintzan
zetako aldatu orain? (bis)

Telleria:
Jubilatuta bizimodua
neretzako nobedade...
Hirurogeitik bueltatu eta
bapo nekatuta gaude.
Bizi berri bat probatzen badet
agian neuretzat hobe.
Hontaz aurrera bizi nahi nuke
lan askorik egin gabe. (bis)

Amuriza:
Jubilatuta batzuri gogor
urtetzen deutse adarrak:
Alicante ta Benidorrera
ez dakit zelan beharrak...
Inora juan barik ederto
badabiz nire bizarrak
lehen be maiatzen nitun ta orain
Matienako neskazaharrak. (bis)

Telleria:
Beraz lehengoan segitu nahi du
apaizak horren kupira
baina ni ez naiz orain jarriko
Benidorrera begira;
nik Gernikako azoka nahi dut
Abadiñoko ferira...
lehen galdutako denak lortzea
nere asmoa hori da. (bis)

Amuriza:
Ni pozik nago harrapau baitot
neure zorionan goia
ta adiskide fantasioso
honi esatera noia:
gauza guztiak harrapau leikez
hori be da arrazoia
baina apenas lortuko dozun
lehen galdutako sasoia. (bis)

Telleria:
Abade zaharra ikusten degu
gaur kadukatu samarrik;
bizar ta ile ez diot hartzen
honi itxura ederrik!
Jada feriak ta neskazaharrak
izango ditu alperrik
eta lehengoan jarraitzeko ez du
jubilazio beharrik. (bis)

Amuriza:
"Abade zaharra" dino lagunak
majo hornitu nau famaz!
Ta gogoratzen nago oraintxe
hala nahi ninduan amaz.
Orain hor dabiz zelibatua
sobra dagola esanaz.
Lege hori barriz jartzen badabe
igual barriro joango naz. (bis)

Telleria:
Hau berriz apaiz joango balitz
lanari ekinda akabo!
Jubilatuta nago jadanik
horixe dadukat klaro.
Zuk Amuritza zer bizimodu
izan zenduen lehenago?
Aita Santua oso zahartu da
ta jubilatzeko dago. (bis)