Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2002-08-23 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Jon Lopategi

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2002-08-23 Bilbo Jaialdia
Gai-emailea
Eizmendi, Jon
Bertsolaris / Autores
Larrañaga, Gregorio "Mañukorta"
Lopategi, Jon
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Mañukorta izango da Mihura beltza, eta Jon Lopategi, berriz, bera toreatzera etorri den "El Juli" toreroa. Ateak zabaldu dituztenean zezena haserre bizian atera da, eta oraintxe daude toreroa eta biak aurrez aurre, elkarrizketan hasteko prest.

Descripción

Melodia
Hasiko al naiz hasiko al naiz
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2002-08-23 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Jon Lopategi

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Lopategi:
Torero eran beti izan naiz
hortan kapaz edo gauze
eta gaurkoa joan liteke
erdi labur, erdi luze.
Jendea dago gure inguruan
dibertsinoaren gose
eta lehenengo emongo'tsudaz
hogeta hamar bat pase.
Mañukorta:
Zezen haundia ni etorri naiz
Jainkumendian hazia
hainbat malizi, behi gorri eta
zezen beltzaren klasia.
Esan bezela bete orduko
hoeta hamargarren pasia
momentu hontan kenduko dizut
adarrarekin bizia.
J. Lopategi:
Behar bezela toreatzea
dira nire helburuak
eta hortako emonak ditut
pase eder seguruak
baina oraindik amorruz zagoz
hortik datoz apuruak.
Ia apur bat mantsotzen zaitun
gure banderilleruak.
Mañukorta:
Han-hor-hemenka ni toreatzen
dira zuen helburuak
berdin torero, puntillero
ta gaineko jeneruak.
Zezen beltz honek berakin ditu
odol gorri ta beruak.
Gaur egunian astinduko'itut
Bilbon diran toreruak!
J. Lopategi:
Luzimentua atarateko
neukan nik itxaropena
baina baldarra dogu zezen hau
ta ez dau merezi pena.
Horregaitikan heldu orduko
neure famen hondamena
ezpata zuzen sartzea igual
izango dogu onena.
Mañukorta:
Hau ikusita une honetan
odolak ere irakin.
Lehenago ere emanda nago
behar dan hainbat etekin
eta jakintsu jarri nahi ditut
gaur hainbeste ezjakin:
Iruñean ere bi hil nituan
kontuz ibili nerekin!