Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2002-12-25 Larrabetzu [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2002-12-25 Larrabetzu
Gai-emailea
Amuriza, Xabier
Bertsolaris / Autores
Elortza, Igor
Iturriaga, Unai
Ejercicio
Binaka gaia-emanda puntutan
Tema propuesto
Puntuetara egiteko gai bat edo bide bat emango dizuet. Gaur saioa amaitu eta neska-mutilen konturik ez duzuela ibili inork esan ez dezan, abiatu zaitezte hortik, gero zuek gura duzuen moduan jarraitu.

Descripción

Melodia
Haizeak bidali du
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2002-12-25 Larrabetzu [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Elortza:
Gaur neska-mutilenik
ez dogu faltako.
Iturriaga:
Amurizai gustua
egin beharko jako!
I. Elortza:
Zelako herria ete da
hau neskatarako?
Iturriaga:
Mutila mutilaz be
ez dago hain txarto.

Iturriaga:
Hau herri librea da
hori badakizu.
I. Elortza:
Zuk dakizun ezkero
kontatu egizu.
Iturriaga:
Plazan zein kaleetan
badau nahiko sexu!
I. Elortza:
Zenbat bider ligauta
joan zara bada zu?

I. Elortza:
Seguru burdinazko
gerrikoa daukala!
Iturriaga:
Txoria ezkutetako
ez da ez makala!
I. Elortza:
Eta ez baldin bada
askatu daiala.
Iturriaga:
Lantzean behin joaten da
zulorantza bala.

Iturriaga:
Baina ez exitorik
ez dot hemen euki.
I. Elortza.
Oin emon gura dozu
zuk antza erruki.
Iturriaga:
Akerrak akerrakaz
dabiz eta beti...
I. Elortza:
Zer behar dozun batek
hor behean badaki.

I. Elortza:
Beraz kantatuiozu
bertsoa berari.
Iturriaga:
Esaidazu zeineri
ta hasi kantari.
I. Elortza:
Paparra altxauta baina
atxaki ugari...
Iturriaga:
Txapelduna bazara
baina ez agindu niri!

Iturriaga:
Hau laster hasi jaku
"Egin hori ta hau"
I. Elortza:
ta antza danez Unaik
hori txarto hartzen dau.
Iturriaga:
Agintzeko lehenau be
bagagoz hamalau!
I. Elortza:
Txakurra ta katua
lez miau eta guau.

I. Elortza:
Neska-mutilena zan
gaur gendun kontua
Iturriaga:
baina miauk eta guauk
nauka harrapatua.
I. Elortza:
Erakutsi ligatzen
dozun talentua.
Iturriaga:
Argia dogu Igor
madarikatua!

Iturriaga:
Ia orain egizu
astoan arrantza.
I. Elortza:
Hartu al daustazu ba
belarritan antza?
Iturriaga:
Zuk egingo dozula
danon esperantza.
I. Elortza:
Hasi ezkero urten
behar dozu harantza.

I. Elortza:
Ia idiarena
zelan eiten dozun!
Iturriaga:
Ez naz jenteaurrerako
Igor horren lizun.
I. Elortza:
Beraz barriro gaitzat
har daigun maitasun...
Iturriaga:
izkutuan ein leike
nahiz ta inork ez entzun.

Iturriaga:
Maitasun ze maitasun
kantatu behar da ba?
I. Elortza:
Xabierren esanetan
gaur etorri gara.
Iturriaga:
Falta sentiduko dau
berak beharbada.
I. Elortza:
Igual txarto juan jako
horri azken bolada.

I. Elortza:
Baina bererik ezin
guk ba arreglatu.
Iturriaga:
Gogortxu bagabiz gu
Xabier parkatu
I. Elortza:
ta bestela etorri
eta zeuk kantatu.
Iturriaga:
Gai-jartzailek egurra
beti behar dau batu.

Iturriaga:
Ta ez zara librauko
Xabier zarelako;
I. Elortza:
errespetua galduta
dogu zaharrentzako.
Iturriaga:
Oratorian behintzat
mejorau da nahiko.
I. Elortza:
Etorten bada ez gaitu
itxi behar txarto.

I. Elortza:
Espektakulo gizon
haundia daukagu;
Iturriaga:
Sorginen laratzera
eroan behar dogu.
I. Elortza:
Ordu haunditara arte
hementxe gara gu.
Iturriaga:
Zirkoko pailazoak lez
grazitxoa badu.

Iturriaga:
Ta ze protokoloa
ta hori itxura!
I. Elortza:
Barre egiten dau baina
ez onartu gura
Iturriaga:
ta txaloak eskatu
Milikin modura.
I. Elortza:
Joño igual-igualak
horra bi figura!