Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2002-12-13 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2002-12-13 Bilbo Jaialdia
Gai-emailea
Angoitia, Sebas
Bertsolaris / Autores
Peñagarikano, Anjel Mari
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Orain dela hogeita bost urte zure buruan zer pentsamendu, zer asmo, zer esperantza ote zegoen?

Descripción

Melodia
Santa Barbara zure bizitza A
Nombre de la estrofa
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2002-12-13 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Nombre de la estrofa:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Orain hoita bost nik hogei neuzkan
ta nere ustez nabil zuzen.
Gogoan daukat: soldadu nengon
ta gainera Badajozen;
gaur bezelaxe argal-argala
ez potxoloa ta gizen;
"¡Firmes!" "¡Descanso!" ta " ¡A cubrirse!"
entzuten genuen ozen...
Denbora azkar doala baina
urtea mantso joan zen! (bis)

Ni han soldadu eta gainera
Franco xaharra hil berria
ta ikastolak sortu berriak
ta euskara armarria.
Pentsatzen nuen "Espainiari
hartu diogu neurria!
Belaxe libre izango gara
eta ase egarria".
Ai Anjel Mari lekutan dago
amestu zenun herria! (bis)

Pentsatzen nuen bertsolaria
noizbait izan nintekeela.
Nik Bizkaiako bati banion
ordun miresmen itzela.
Pentsatzen nuen "Kantatu nahi dut
Xabier horrek bezela";
nik uste nuen hoi pentsatzea
soil-soilik ametsa zela.
Poz bat badaukat: idolo haren
lagun haundia naizela. (bis)