Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2002-12-13 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2002-12-13 Bilbo Jaialdia
Gai-emailea
Angoitia, Sebas
Bertsolaris / Autores
Amuriza, Xabier
Peñagarikano, Anjel Mari
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Xabier, zu Kirikiño Ikastolako irakaslea zara azken hogeita bost urteotan. Zu, Peña, orain dela hogeita bost urte Kirikiñoko ikaslea izan zinen, ikasle bihurria, okerra, txarra. Gaur, Amuriza Kirikiñoko zuzendaria da, eta inspektoreari etortzea tokatu zaio, eta non agertzen den Peña inspektorea.

Descripción

Melodia
Kantore berri xarmant batzuek
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2002-12-13 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Anjel Mari Peñagarikano

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Peñagarikano:
Nik urte asko igaro nitun
aguantatzen ta sufritzen.
Sufrimentuak pasa beharra
horrek zein ez digu mintzen?
Gaur besteren bat hasi daiteke
bihotz barrutik samintzen...
Lehen zure menpe nengoen baina
orain ni nago agintzen. (bis)

Amuriza:
Alde batetik amorruz nago
eta bestetik zenbat poz!
Lehen arerio izan ginanak
orain aurrez aurre gagoz;
lehen mutil bihurria izan zana
orain inspektore asmoz...
Nik emondako belarrondoko
harek kobratzen al zatoz? (bis)

Peñagarikano:
Garai haietan zu zinan otso
eta ni nintzen bildotsa;
errukitzeko ez zenun aski
umearen negar hotsa.
Alde batera pena daukazu
ta beste aldera poza...
Ez zaitut joko zaudela lasai
nik badut-eta bihotza. (bis)

Amuriza:
Orain bihotza samur ei dozu
lehen zeunkana oso latza
trasto samarra izan zinan ta
sentimentuz ez garratza
baina munduan beti holantxe
ibili ohi da balantza:
zintzoak beti leku berean
eta gaiztoak gorantza. (bis)

Peñagarikano:
Gogoan daukat garai haietan
"cuatrojos" deitzen genizun;
gogoan egun batean nola
nik "Kabroia" deitu nizun.
Gaur gelaz gela joan nahi nuke
ta mesedez neri entzun:
ikusi nahi dut gaur umetxoak
nolaz hezitzen dituzun. (bis)

Amuriza:
Zelan hezitzen diran umeak
ikastolako kakoak
zer buruhauste izaten ditun
gaur zuzendaritzakoak...
Egunero hauxe esaten dogu:
"Hemen ibilitakoak
ez zaitezela mesedez izan
inspektorea lakoak!" (bis)

Peñagarikano:
Garai haietan bihurri nintzen
orain guztiz serioa
ta honenbestez amaituko dut
nik gaurko inspekzioa
ta sententzia eman ere bai
badaukat eta zioa:
zuzendaria ahal den azkarren
hartu jubilazioa. (bis)

Amuriza:
Jubilatzeko gertu nago ni
ondo ordaintzen badeustazu
baina holako proposamenaz
gaur apenas zatozan zu.
Kirikiñoko barri jakingo
bazendu entzun hau aizu:
zoaz komunera ta hemengo barri
han irakurriko dozu. (bis)

Peñagarikano:
Nere karrerak berekin zuen
hainbat malkar eta pendiz
baina inspektore bihurtu nintzen
orain ez nago aprendiz
ta kumunera buelta egin det
lehen bat ta orain berriz;
hutsa litzake idatzi dena
arkatzaz idatzi balitz! (bis)

Amuriza:
Ez dau amaitu gura gizonak
beti zeozer buruan!
Zoritxarrean mutil bihurri
hau gaur ekarri genduan.
Zegaz idatzi dan komunean
honek begitu orduan...
hemen ohiturak jarraitzen baitu
zeuk eiten zendun moduan. (bis)