Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2003-12-21 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Goikoetxea, Jon Maia

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2003-12-21 Errenteria Jaialdia
Gai-emailea
Kazabon, Antton
Bertsolaris / Autores
Goikoetxea, Arkaitz
Maia, Jon
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Norbaitek etxean garbiketa egin ondoren zaku berean elkartu zarete. Arkaitz Egunkariaren ale zaharra da. Jon, berriz, Berriaren ale bat.

Descripción

Melodia
Nere gogoa hegan dijoa
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Entidades
Berria (Egunkaria)
Euskaldunon Egunkaria

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2003-12-21 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Goikoetxea, Jon Maia

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Maia:
Zakarrontzian elkartu gera
ni hemen nago ta zu hor
hona norbaitek bota zintuen
atsekabetua, ezkor
baina begira zure ondotik
hemen nago guztiz baikor
nere amaren antza dute ta
askoz politago nator.

A. Goikoetxea:
Kaixo laguna! Egin nahi dizut
nere tokitik omena
azken batean azaltzen baita
mundu honetan nor dena.
Madril aldetik emanagatik
ni ixiltzeko ordena
zorionean orain badakit
badudala ondorena.

J. Maia:
Ta biok pozik elkartu gera
euskaldun baten etxean
beraz penarik ezin sentitu
gu txokora botatzean.
Zu hemen zera oroitzapen bat
oroitzapen bat haizean
nik herri baten pisua daukat
nere letra bakoitzean.

A. Goikoetxea:
Bota ninduten saskira eta
nere izena eskastu
zu jaiotzea agintariek
ez omen zuten erraztu
orain omenak eta ospeak
ez beza bururik nahastu
eta mesedez nundik zatozen
sekula ez zazu ahaztu.

J. Maia:
Egia da bai ezin da ahaztu
inoiz iragan hurbilik
zure barnetik atera naiz ni
beraz zu ez zaude hilik.
Zakarrontzian zu ikusita
ezin naiz egon ixilik
marko batean behar zenuke
pareta baten zintzilik.

A. Goikoetxea:
Baina ez dira ongi ezkontzen
pareta eta papela
eguneroko berria dugu
jendearen erregela.
Jarrai ezazu kioskoetan
ni izan nintzen bezela
zuri eskerrak jakingo dute
Euskal Herri bat badela.

J. Maia:
Euskal Herria bizirik dago
hor ari zera esaten
horren kontrako hitzik ez daukat
hortik ez nau eramaten.
Ia zuk esan ezin zenduna
esaten dudan noizbaiten
bakea ere iritsi dela
Euskal Herri libre baten.

A. Goikoetxea:
Zenbaitentzako Euskal Herria
oraindik ez dago inon
gure eskeei ta aldarriei
ez die egin jaramon
asmo handiak dituk Berria
asmo handiegiak Jon
neronek ere hori nahi nuen
eta begira non nagon!