Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2003-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jexux Mari Irazu Muñoa

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2003-01-05 Oñati Jaialdia
Gai-emailea
Aizpuru, Egoitz
Bertsolaris / Autores
Arzallus, Amets
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zuk, Irazu, etorkin marokoarrak, Ametsen enpresan egiten duzu lana. Azken egunotan Amets haserre dabil Irazurekin, lan orduetan errezatzen ari delako.

Descripción

Melodia
Uso zuri bat inguratu zait A
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2003-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jexux Mari Irazu Muñoa

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.M. Irazu:
Marruecostik etorri nintzan
zure lantegi ertzera
konstrukzioan hor ibiltzen naiz
batera eta bestera.
Zure jainkoa nunbait dirua
hortik kontuak atera
ni esplotatzen egun osoan
errezatzen aitzen zera.

A. Arzallus:
Belaunikatu ta errezatzen
pasa ohi dezu eguna
Ala batera, Ala bestera
Ala du bere kuttuna.
Baina errezoak utzi beharko
dituzu nere laguna
Ala ez baita gure enpresa
aurrera aterako duna.

J.M. Irazu:
Beste jainkon bat izango dezu
hori ez da nobedade
gu musulmanak maiz errezatzen
horretan ohituta gaude.
Alak enpresa ezin atera
pixka batean hor zaude...
Ezin nezake lanik egin nik
Alaren laguntzik gabe.

A. Arzallus:
Jator ustetan hartu nuen ta
atera zait erdi kirten
egun osoan hor jarduten da
buruari eragiten.
Zenbat laguntzen ote dizun hark
ez dago zaila jakiten
ahal dezun dena lagunduta're
ez baitezu ezer egiten.

J.M. Irazu:
Nik ez dedala asko egiten
esan modu alaiean
itxuraz noizbait zuk egin zendun
lana behar zan garaiean.
Nere errezua ukatu dezu
hemen aiean-aiean
gero elizara joango zera
dena zuritu nahiean!

A. Arzallus:
Honek etxean uzten du indarra
etxean uzten du funtsa.
Hara ederki ulertzen dezu
nagusiaren hizkuntza.
Kale gorria hortxe daukazu
ta segiozu haruntza
eta orduan nahi dezunari
galdetuiozu laguntza.