Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2004-04-04 Lezama [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Jon Azpillaga

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2004-04-04 Lezama
Gai-emailea
Goikoetxea, Pedro Mari
Bertsolaris / Autores
Amuriza, Xabier
Azpillaga, Jon
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Amuriza kukua eta Azpillaga txantxangorria. Badakizue zer gertatzen den.

Descripción

Melodia
Uso xuria errazu A
Nombre de la estrofa
Neurri berezikoak

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2004-04-04 Lezama [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Jon Azpillaga

Nombre de la estrofa:  Neurri berezikoak 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


X. Amuriza:
Nik arrautza bat jartzia
zuretzako kurutzia (bis)
umeak hazi zuk ondo eta
nik kantuan pasatzia...
Euskal Herriak behar dauena
ez al da alegrantzia? (bis)

J. Azpillaga:
Kantatzeko dauka plana
horixen da bere lana; (bis)
neure habixan arrautza utzi
nahiz ta bera izan ama...
ederto asko ikusten dogu
alper haundi bat zerana. (bis)

X. Amuriza:
Baserrian zein kalian
beti kukuan galdian. (bis)
Neure ume bat hazi'xu orain
jarririk aldamenian
zure umeak haziko dozuz
hurrengo umealdian. (bis)

J. Azpillaga:
Harrokeriagaz zora
hortan darama denpora. (bis)
Nere habian arrautz haundi bat
ni ezin joan inora;
aizu, kukua, aldegin eizu
gure lurretik kanpora! (bis)

X. Amuriza:
Amenazua in dau hala
"Joan hemendik berehala!". (bis)
Ai, txantxangorri, ez esan hori
hain da arrazoi makala
ni barik zelan jakingo'zue
udabarria heldu dala? (bis)