Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1999-03-28 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Aitor Sarriegi
Bertsoa entzun |
1999-03-28 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Aitor Sarriegi
Nombre de la estrofa:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Txiki-txikitan ikastetxera
joaten gara ikasteko,
karreraren bat atera eta
gero lanean hasteko,
bizi honetan ongizatea
ahal dela irabazteko;
munduak ez du atzera jotzen,
ondo dago ikusteko,
baina honaino helduko zenik
inoiz ez nuen usteko. (bis)
"Zeinen beltza den noizbait hiltzea!"
pentsatu izan dut noiznahi,
nere burua ez dut ikusten
unea gainditzeko gai.
Mundu honetan batzutan triste
ta beste batzutan alai
bizi garenez, ez naiz egongo
ni aurrerapen honen zai,
ametsa izan liteke baina
ameskaiztoa ere bai. (bis)
Barnean daukat tentazioa,
barnean daukat beldurra,
pastila honekin nere bizitza
betirako da ziurra.
Baina halere ondorenean
ez dut jaso nahi egurra,
nahiago baitut itxuraz bizi
gelditzen zaidan apurra
ta mundu honi duintasunez
eman nere azken agurra. (bis)