Bertsos - View details   To know more about this section

1999-03-28 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Aitor Sarriegi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Orixe Saria (7. 1999. Donostia, Añorga)
Performance
1999-03-28 Donostia Sariketa
Conductor
Basurto, Aitor
Bertsolaris / Authors
Sarriegi, Aitor
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Kartzelako gaia: Aurrerakuntzetan aurrera doan gizarte honetan hilezkortasuna bermatuko duen sendagaia aurkitu dute. Pastila hau hartuz gero, ez zara hilko; zure esku dago hartzea ala ez hartzea.

Description

Melody
Lurraren pean sar nindaiteke
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1999-03-28 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Aitor Sarriegi

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Txiki-txikitan ikastetxera
joaten gara ikasteko,
karreraren bat atera eta
gero lanean hasteko,
bizi honetan ongizatea
ahal dela irabazteko;
munduak ez du atzera jotzen,
ondo dago ikusteko,
baina honaino helduko zenik
inoiz ez nuen usteko. (bis)

"Zeinen beltza den noizbait hiltzea!"
pentsatu izan dut noiznahi,
nere burua ez dut ikusten
unea gainditzeko gai.
Mundu honetan batzutan triste
ta beste batzutan alai
bizi garenez, ez naiz egongo
ni aurrerapen honen zai,
ametsa izan liteke baina
ameskaiztoa ere bai. (bis)

Barnean daukat tentazioa,
barnean daukat beldurra,
pastila honekin nere bizitza
betirako da ziurra.
Baina halere ondorenean
ez dut jaso nahi egurra,
nahiago baitut itxuraz bizi
gelditzen zaidan apurra
ta mundu honi duintasunez
eman nere azken agurra. (bis)