Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1999-10-23 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua
Bertsoa entzun |
1999-10-23 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Amodioa hurbiltzen zaigu
guri txiki-txikitatik,
behin sartu eta ez du irtetzen
bihotzan erdi-erditik.
Haurtzarokoa da goxoena
ta esango det zergatik:
trago goxotan edaten baita
amaren bularretatik.
Gaztarokoa uda garaian
koskortzeko esamina,
nerabezaro aldi horretan
maitatzeko ahalegina;
amets artean, maindiren artean,
bietan ez nahi dan aina;
biak batera izaten ditu:
zoriona ta samina.
Udazkenera iritsi al naiz?
Sinistea're hau lana!
Maitasunean daramakit nik
etxeko bi haurren ama.
Oraindik ere maitasun finez
joaten naiz berarengana
eta uste det oraintxe dala
gehien maitatzen dudana.
Zahartzaroa negu beltza da,
hori dator azkenean,
ta maitasunak segi dezala,
segi dezala lanean;
huts egin gabe makulu gisan
pertsonen aldamenean,
nik ere euskarri izan dezadan
elbarritzen naizenean.