Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1998-11-27 Eibar Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1998-11-27 Eibar Jaialdia
Conductor/a
Ezpeleta, Ernesto "Bihurri"
Bertsolaris / Autores
Elortza, Igor
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Kuba

Descripción

Melodia
Aita izena kanta beharrak
Nombre de la estrofa
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1998-11-27 Eibar Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza

Nombre de la estrofa:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gai serioa jarri dit honek,
iraultzaren abentura;
irla txiki bat munduan kontra
urteetan burrukatu da;
nahiz ta itzaltzen joan den apurka
hasierako lilura,
nahiz ta agian egunen baten
eroriko den putzura,
herri txikien harrotasuna
izango da beti Kuba. (bis)

Amerikarren mende munduak
bira egiten du txarto,
tarte txiki bat beharrezkoa
dugu utopiarako;
nahiz eta jakin han be badela
hainbat gose eta malko,
errespetu ta laudorio bat
Kubako herriarentzako,
adibide haundi bat baita Kuba
mundu osoarentzako. (bis)