Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1998-04-03 Zornotza Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Unai Iturriaga
Bertsoa entzun |
1998-04-03 Zornotza Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Unai Iturriaga
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ibarra:
Irudiren bat aukeratzeko
fidatu zara gurekin;
okurritu zait bat honezkero
nahiz ta lehen ez nekin jakin:
zuk Mañukorta aipatu duzu
ta horixe diot arin,
gora ta behera dabilen arren
beti kantatzen du berdin. (bis)
Iturriaga:
ETBn dira Iparragirre,
hori benetan nabari;
ta Los Angeles aldean berriz
Oscarrak nagusi argi;
beste sarin bat topatu behar
jako bertsolaritzari:
Gabixolaren estatuilla
inprobisazinoari. (bis)
Ibarra:
Gaiak jartzeko astintzen ditu
horrek burua ta hanka;
hainbat sorpresa hartu ditugu
sartzen baitigu ezpata;
beti gaiekin hor ibiltzen da
guri eginez zarata,
baina horri nola jarri irudia
irregularrena da-ta? (bis)
Iturriaga:
Geure gala bat eukiko dogu,
horixe dot nik espero;
frack eta traje luzeez jantzi
danok pozik bero-bero;
ta Gabixolan estatuilla
benetakoa ote edo
astunegia suertatuko zan
brontzean egin ezkero. (bis)
Ibarra:
Brontzean egin ezkero hori
jarriko zaigu gainezka,
baina badaukat sari horixe
nori eman kriston kezka!
Zornotza ere regularra ez da:
bi mutil ta hiru neska;
eta gainera beratzietan
jartzen dute bertso-festa! (bis)
Iturriaga:
Zornotzar hauen kontua ez da
sekula izan normala;
estatuatxo bat merezi dabe
aurkeztu ta berehala;
Gabixolaren iruditxo bat,
tokatzen jaken bezala,
eta Mikelek udaletxeko
balkoian jarri dezala. (bis)