Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1998-04-03 Zornotza Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1998-04-03 Zornotza Jaialdia
Gai-jartzailea
Lejardi, Jose Mari "Gabixola"
Bertsolariak / Egileak
Ibarra, Iratxe
Iturriaga, Unai
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Kirolariek edo idazleek egiten duten bezala, bertsolaritzan ere urteko erregulartasunari, plaza kopuruari, kalitateari eta abarri sariak ematearen aldekoa naiz ni neu behintzat. Zein bertsolari aipatuko zenukete irudi gisa; Txirrita saria edo Mañukorta saria edo...

Deskribapena

Doinua
Arratsalde on lehendabizitik
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1998-04-03 Zornotza Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Unai Iturriaga

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ibarra:
Irudiren bat aukeratzeko
fidatu zara gurekin;
okurritu zait bat honezkero
nahiz ta lehen ez nekin jakin:
zuk Mañukorta aipatu duzu
ta horixe diot arin,
gora ta behera dabilen arren
beti kantatzen du berdin. (bis)

Iturriaga:
ETBn dira Iparragirre,
hori benetan nabari;
ta Los Angeles aldean berriz
Oscarrak nagusi argi;
beste sarin bat topatu behar
jako bertsolaritzari:
Gabixolaren estatuilla
inprobisazinoari. (bis)

Ibarra:
Gaiak jartzeko astintzen ditu
horrek burua ta hanka;
hainbat sorpresa hartu ditugu
sartzen baitigu ezpata;
beti gaiekin hor ibiltzen da
guri eginez zarata,
baina horri nola jarri irudia
irregularrena da-ta? (bis)

Iturriaga:
Geure gala bat eukiko dogu,
horixe dot nik espero;
frack eta traje luzeez jantzi
danok pozik bero-bero;
ta Gabixolan estatuilla
benetakoa ote edo
astunegia suertatuko zan
brontzean egin ezkero. (bis)

Ibarra:
Brontzean egin ezkero hori
jarriko zaigu gainezka,
baina badaukat sari horixe
nori eman kriston kezka!
Zornotza ere regularra ez da:
bi mutil ta hiru neska;
eta gainera beratzietan
jartzen dute bertso-festa! (bis)

Iturriaga:
Zornotzar hauen kontua ez da
sekula izan normala;
estatuatxo bat merezi dabe
aurkeztu ta berehala;
Gabixolaren iruditxo bat,
tokatzen jaken bezala,
eta Mikelek udaletxeko
balkoian jarri dezala. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra