Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1998-07-30 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Jokin Sorozabal

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1998-07-30 Getxo Jaialdia
Conductor/a
Elorriaga, Unai
Bertsolaris / Autores
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Sorozabal, Jokin
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Badakizue urtero folk jaialdia izaten dela Getxon. Aurten bi artista berezi samar ekarri dituzte: Irazu kubatarra eta Sorozabal iparramerikarra, maiamiarra hain zuzen ere. Anaiarteko zerbait egin nahian edo, oholtza berean ipini dituzte kantaldia elkarrekin eskain dezaten.

Descripción

Melodia
Arratsalde on lehendabizitik
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1998-07-30 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Jokin Sorozabal

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Irazu:
Gisa hontako elkartzerikan
behar zuenik sekula!
Getxon bazegon folk jaialdia
ederra eta mardula;
Maiamitikan honuntza zatoz,
ezin dezu disimula;
ta kantaldira etorri al zera
Clinton ondoan dezula? (bis)

Sorozabal:
Clinton honuntza gaur ekartzea
ez zen suertatuko errez,
Etxe Zuria zaintzen nahiko lan
badauka halabeharrez;
gurekin pozik ibiliko zan
bera algaraz ta farrez;
bere amanteak bidali nahi zun
baina bere emazteak ez. (bis)

Irazu:
Behin Kubatikan eramanikan
familia ta dirutza,
behin betirako aberastera
alde egin zendun haruntza;
ezin litezke konpara gero
zure ta nere iraultza!
Nerea iraultzan melodia da,
zurea folklore hutsa. (bis)

Sorozabal:
Karibe aldeko idealistak
ezin ditugu zuzendu;
bere herriko sustraien alde
ohi da beti nabarmendu.
Hala esaten du "hobe Kubako
dena zainduko bagendu";
gero Algortara etorri eta
Coca-Cola edaten du. (bis)

Irazu:
Nik Coca-Cola hartu nun baino
kalimotxo probatzeko,
gu kubatarrok betidanikan
izan baikera hitzeko.
Aurten ni nator Pablo Milanes
edo Silvioren antzeko;
zuk bukaeran eska zaiezu
dolarretan ordaintzeko. (bis)

Sorozabal:
Kuba aldeko mulatu hauek
ez dira bitxi earrak!
Dolarrarekin kobra dezagun
ez dira ideia txarrak;
horretan hauek ere dauzkagu
aspaldi ohitu samarrak;
patrika baten pesoak dauzka
eta bestean dolarrak. (bis)