Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1998-04-04 Segura Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Andoni Egaña, Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Sebastian Lizaso, Mikel Mendizabal, Iñaki Murua

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1998-04-04 Segura Jaialdia
Conductor/a
Lujanbio, Maialen
Bertsolaris / Autores
Agirre, Joxe
Egaña, Andoni
Larrañaga, Gregorio "Mañukorta"
Lizaso, Sebastian
Mendizabal, Mikel
Murua, Iñaki
Ejercicio
Seinaka gaia-emanda batek besteei
Tema propuesto
Andoni oso dibujante ona dela badakigu eta gazteagotan tatuajeak egiten ibili zela ere bai. Atzeko horiei denei bana egin zenien, eta orain, traizioz, jakin nahiko genuke zer marrazki egin zenion atzeko bakoitzari.

Descripción

Melodia
Anai-arrebak hementxe nator
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1998-04-04 Segura Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Andoni Egaña, Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Sebastian Lizaso, Mikel Mendizabal, Iñaki Murua

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egaña:
Mendizabali pintatu nion
diruaren aitzakian;
Itsasondoko ijitua da,
hori askok bazekian.
Ipur-matrailak topatu eta
oso modu egokian,
zubi eder bat pintatu nion (bis)
erreka daukan tokian.

Mendizabal:
Egin zenidan tatuajea
hartu izan nun pultsuan,
bainan geroztik haunditua naiz
ta oso modu gozuan;
erreka ere haunditu da ta
zabaldu bere pausuan;
zuk egindako zubitxo hura (bis)
ujolak eraman zuan.

Egaña:
Oranda ere behin erori zen
tinta txinaren lazuan,
hogei bat urte izango dira
Joxe Agirren kasuan;
oraindik ere lore roxa bat
hortxe dabilki besuan;
astean bitan dutxatu balitz (bis)
borratua behar zuan!

J.Agirre:
Behar baldin bada inoiz garbitzen
nik ibiliko dut lana,
baina ez pentsa behin naizenikan
dutxatzera ere juana.
Hau ote degu mundu honetan
akatsikan ez duana?
Burloso ederra jaio zinan zu (bis)
aizazu ile bakana!

Egaña:
Mañuri zerbait pintatu nion,
ezin du izan bestela;
honek'e pranko soltatu zidan
txanpona eta papela!
Kopet erdian pintatu nion
untzia edo batela,
ta kantatzean iduriko du (bis)
itsasoan dabilela.

Mañukorta:
Beraz pintatzen ipini dute
Zarauzko animusua;
Jainkumendian harrapatzen det
nik larra gozo-gozua.
Nahiz ta pintatzen zuk egin dezun
egun bat oso-osua,
mendi gain onak neretzako ta (bis)
zuretzako itsasua.

Egaña:
Peñak etxera ekarri zitun
haragi zuri legunak
ta tatuatzen igaro nitun
egunak eta egunak.
Toki gordean bihotz bat badu
Anoetako lagunak,
bi bihotzekin ligatu dezan (bis)
bakarrakin ezin dunak.

Egaña:
Era hontako adiskidetaz
ezin leike asko pio,
nik kantatu ta erantzunik ez,
horretxek ez du balio;
adar jotzeko bere aulkian
Peña geratu propio;
nahiago nuen pantorrillatan (bis)
pintatu izan banio.

Egaña:
Muruak ere bere petxua
haundi-haundi erakutsi,
baserri zahar bat pintatu nion
eta hori ez da gutxi;
orain sei urte izan zen baina
koloreei ezin eutsi,
neska gazteek kendu diote (bis)
igurtzi eta igurtzi.

Murua:
Egia da bai margotu zidan
neure petxuan gainean,
baserritxo bat txuri-gorria
beraren ahaleginean;
ate haundi bat erdi-erdian
kolore guztiz finean
ta neska horiek gastatu dute (bis)
barrura sartu ezinean.

Egaña:
Lizasoi ere pintatu nion
ta gizon bat zen lanean;
hartara lana noizbait bederen
leukake oroimenean;
nola kristok'e ez dun etsitzen
Lizason aldamenean,
tatuajea ihesi joan zen (bis)
aukera izan zunean.

S.Lizaso:
Aitortu behar sekulan ez naiz
ni izan langile fina;
hargatikan zan irudi horrek
sortu zuen eragina;
nere ondotik alde egin zula,
berak esanda jakina;
zuen etxera ez zan juango (bis)
nigandikan aldegina!