Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1998-04-04 Segura Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1998-04-04 Segura Jaialdia
Conductor/a
Lujanbio, Maialen
Bertsolaris / Autores
Agirre, Joxe
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Oraintxe udaberria ailegatu berri da, eta beti entzuten dugu udaberriak gure barrena piztu egiten duela, alteratu eta odolberritu egiten gaituela... eta hirurogeita bederatzigarren udaberriak zer sentiarazten du?

Descripción

Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Personas
Agirre, Joxe

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1998-04-04 Segura Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Aizu Maialen ni tentatzeko
badaukazu zerbait gogo
ta gauzak garbi esplikatzea
beste biderik ez dago.
Zuk bederatzi aipatu dezu,
oandik zortzirekin nago;
lehen asko eta zertako esan
dauzkatan baino gehiago?

Nahikoa zaharra banaiz lehen ere,
hori ez dut ukatuko;
hontaz aurrera aitona ez da
gehiegi dotoretuko;
hango mina ta hemengo pena
besteik ez da inguratuko;
nik ongi dakit udaberriak
ez nauela loratuko.

Hoinbeste urtez iraun det eta
pasatu det zerbait txango,
ta orandik ere hementxe nahi dut
nahiz ta egon erdi mango;
zuk harrapauko ez dituzunik
ere ez nuke esango,
baina gaur dezun jolasgurea
ordun ez dezu izango.