Bertsos - View details To know more about this section
1998-04-04 Segura Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre
| Bertsoa entzun | 
1998-04-04 Segura Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre
		
				
				Stanza name: 
		Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
		
		
		
								
		Localization: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
Aizu Maialen ni tentatzeko
badaukazu zerbait gogo
ta gauzak garbi esplikatzea
beste biderik ez dago.
Zuk bederatzi aipatu dezu,
oandik zortzirekin nago;
lehen asko eta zertako esan
dauzkatan baino gehiago?
Nahikoa zaharra banaiz lehen ere,
hori ez dut ukatuko;
hontaz aurrera aitona ez da
gehiegi dotoretuko;
hango mina ta hemengo pena
besteik ez da inguratuko;
nik ongi dakit udaberriak
ez nauela loratuko.
Hoinbeste urtez iraun det eta
pasatu det zerbait txango,
ta orandik ere hementxe nahi dut
nahiz ta egon erdi mango;
zuk harrapauko ez dituzunik
ere ez nuke esango,
baina gaur dezun jolasgurea
ordun ez dezu izango.
